

RNE irrati kateak ematen duen “Ojo crítico” saria jaso du Asier Mendizabal artista ordiziarrak, “bere gertuko errealitate politiko, sozial eta musikalaren elementuak eta egoerak lengoaia artistikora eramateko moduagatik”. Espai...

Urretxun Gernikako Arbola plaza izan zen festaren ardatz, Zumarragan berriz Agiñaga auzoan, asteburuan ere luzatuko diren santuaren omenezko jaiei hasiera eman zieten...

Nestor Basterretxearen erakusketa azaroaren 13ra arte egongo da irekita Segurako kultur etxean. Erakusketa horri itxiera eman asmoz, ‘Artistak bere obra azaltzen du’ lelopean, gaurko, azaroaren 12rako, artisten solasaldia antolatu du Seg...

Arrastaka Mendi Taldeak antolatutako Ehunmilak ultratrailean eta Goierriko Bi Handiak probetan parte hartzeko izen ematea astelehenean hasiko da. Izena emateko www.ehunmilak.com webgunean dagoen galdesorta bete behar da, eta ondoren, 72 orduko epean, t...

2009an zehar Jaurlaritzaren baitako Euskadiko Kontrol eta Zaintza Sareak egindako azterketak dionez, Zumarragako airean legeak onartutakoa baino elementu kutsakor gehiago atzeman dira....

Goierriko kulturen arteko jaialdiak hamar urte bete ditu dagoeneko, eta larunbat honetako festarekin ospatu nahi dute urteurrena. Jaialdi ibiltariaren filosofiarekin hasi zen Sustraiez Blai, eta hamar urteotan Goierriko hainbat herritan izan da, munduko musikak lau haizetara zabaldu nahian. Hemendik aurrera ordea, jaialdia Ordizian finkatzeko asmoa dute antolatzaileek. Larunbatean, Madagaskar, Katalunia edota Uruguaiko doinuak eskainiko dituzte, debaldeko emanaldian. Jaialdia hamar urtez mantentzea lortu badute, «boluntarioen lanari eta ilusioari esker» izan dela azaldu zuten atzo antolatzaileek, Donostian egindako aurkezpen ekitaldian. Luis Camino musikaria eta bi sabel dantzarik lagunduta egin zuten agerraldia, eta Ordiziako jaialdian eskainiko dutenaren aurrerapen txiki bat ere eman zuten. Izan ere, Luis Camino eta Dilshad dantza taldeak elkarrekin egingo duten saioa izango da larunbateko kontzertuaren osagaietako bat. Haiekin batera, «mugarik gabeko rumba» egiten duen La Troba Kun Fu taldea etorriko da Kataluniatik. Kartel buru moduan berriz, Madagaskarreko herri musikaren ordezkari den Kilema musikaria gonbidatu dute. Musika eskaintza berezia da Kilemarena, bere herrialdeko instrumentuak eta doinuak ekarriko baititu. Jaialdi nagusiaz gainera, arratsalde parteko giroa berotzeko ekintza gehiago ere izango dira larunbatean Ordizian. Iban Nikolai didjeridu jotzaileak, Acoustic Glorius taldearekin batera joko du arratsaldeko zazpietan, Garagartza plazan. Segidan, Bilbotik datorren uruguaitar jatorriko Vaskandombeando batukada taldea ibiliko da kalez kale. Behin kontzertu [...]

Iñaki Maiora Ormaiztegiko alkate ohiari bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Donostiako Probintzia Auzitegiko epaileak prebarikazio eta ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik. Bi urteko epean beste deliturik egiten ez badu, Maiorak ez ...

Xabier Celestino artistak “Autobideetatik at” izeneko pintura erakusketa jarri du Barrena Kultur Etxean. Atzo zabaldu zuten erakusketa eta hilaren 26ra bitartean bisiatu daiteke, astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etar...

100 milioi eurotik gora kostako dira berrikuntza lanak eta 13 kilometroko bidean zortzi tunel, zortzi zubi, hiru biribilgune eta saihesbide bat...

Ate irekien jardunaldia izango da gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera udal liburutegi eta Kzgune berrituak ezagutzeko.

Azaroaren 14an, igandean, Ormaiztegiko Mendi Asteari bukaera emateko, mendi ibilaldia egingo dute Ormaiztegiko Kirol Elkarteko Mendi Sailak antolatuta. Goizeko zortzietan irtengo dira herrigunetik eta antolatzaileen arabera, ibilaldian parte hartzen du...

Azaroaren 11an, ostegunean, Ormaiztegiko Mendi Astearen barruan, Ander Lekueren eta Lierni Unzurrunzagaren ‘Dolomitak eta Gran Paradiso’ ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izango da Ormaiztegiko kultur etxean 19:00etan. Ondoren egileekin tert...

Azaroaren 9an, asteartean, Ormaiztegiko Mendi Astearen barruan, Patricia Viscarreten ‘Vida entre las estrellas’ ikus-entzunezkoa ikusi ahalko da Ormaiztegiko kultur etxean 19:00etan. Ondoren egilearekin tertulia egiteko aukera izango da eta...