2010/11

San Martin eguna ospatuko dute Urretxun eta Zumarragan

Zumarragako Agiñaga auzoan, asteburuan jarraipena izango duten San Martin jaiei hasiera emango zaie gaur. Urretxun aldiz urteroko ohiko jaia izango da...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Mus txapelketa azkarra egingo dute Idiazabalgo Xume edaritegian azaroaren 12an

Azaroaren 12an, ostiralean, Idiazabalgo ezker abertzaleak antolatuta mus txapelketa azkarra jokatuko dute Xume edaritegian, 22:30ean hasita.

Estitxu Imaz

‘Sagarren denbora’ dokumentala ikusgai azaroaren 11an

Azaroaren 11an, ostegunean, Idiazabalgo ezker abertzaleak antolatuta, ‘Sagarren denbora. Alfonso Etxegarai eta Kristiane Etxaluz: 25 urte deserritik itzultzen’ film-dokumentala ikusteko aukera izango da 19:00etan Pilarreneako ganbaran. L...

Estitxu Imaz

“Izarren argia” pelikula eskainiko dute asteburuan Usurben

Asteburu honetan “Izarren argia” pelikua eskainiko dute Usurbe antzokian. 1938an Saturrarango emakumeen kartzelan Espainiako Gerra Zibilean gertatutako ankerkeriak biltzen ditu pelikulan Mikel Rueda zuzendari bilbotarrak. Barbara Goenaga, I...

Beasaingo Hitza

Joseba Segurola preso politikoak gose greba utzi du

Gaur goizean jakitera eman dutenez, Murtziako espetxean dauden euskal preso politikoek, tartean Joseba Segurola urretxuarrak, bertan behera utzi dute pasa den...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Igandean hasiko da Ostadar Mendi Astea berrikuntzekin

Mendia ardatz hartuta hainbat ekintza izango dira igandean hasi eta azaroaren 28ra arte. Aurreko aldietan bezala ikus-entzunezkoak izango dira eta berrikuntza...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Duo Hantaï bikotearen kontzertua hilaren 11n

Barroko Aire programaren barruan, Duo Hantaï bikoteak kontzertua emango du Ordizian, azaroaren 11n. Jerome Hantaï biola joleak eta Pierre Hantaï klabinistak osatzen dute bikotea.  Emanaldia, Ordiziako elizan izango da, iluntzeko 20:00etan.

Ordiziako Hitza

Mujika beasaindarra izendatu dute Odolkien Erregea

Hamazazpi odolkigilek parte hartu dute gaur Beasainen egin den XXVI. Odolki Lehiaketan, eta guztien artean odolkirik onena aurkeztu duena Beasaingo Mujika izan da. Hala, Juan Inazio Mujika da aurtengo Odolkien Erregea. Alaba besoetan duela eta ikusleen txalo artean igo da oholtzara saria jasotzera. Sariarekin “oso pozik” dagoela aipatu du. Lehiaketara hamaika odolkigile goierritarrek aurkeztu dituzte odolkiak, eta lehen sailkapena igaro duten bederatzi odolkiak goierritarrek egindakoak izan dira. Ordiziako bi harategi, Beasaingo lau eta Segura, Ormaiztegi eta Ezkio-Itsasoko bana heldu dira finalera. Epaimahaiko hainbat kideren ustez gainera, finalera igaro diren bederazi odolkiak maila altukoak izan dira. Hiru orduko lana Goizeko hamaiketan hasi dira epaimahaiko kideak Gernika pasealekuko pilotalekura gerturatzen, eta ordubiak inguruan eman dute jakitera irabazlearen izena. Hiru orduz hamazazpi odolkigileen odolkiak dastatu dituzte epaimahaiko kideek, tartean Iban Mate eta Iker Markinez sukaldari goierritarrak eta Eva Argiñano, Illarramendi, Kattalin eta Urkiola jatetxeetako nagusiak eta Bainet produkzio etxeko langileak. Lehenik odolkiaren itxura eta mozterakoan odolkia hestetik asko irtetzen den baloratu dute epaimahaiko kideek. Lehen galbahea gainditu duten odolkien zaporea izan dute kontuan lehiaketako bigarren zatian. Jende ugari aurten ere Odolki lehiaketak urtero erakartzen du jende asko, eta aurten ere hala izan da. Gernika pasealekuko pilotalekua jendez bete da, eta askok odolkia ere [...]

Eskeine Legorburu

Elosegi kalea oinezkoentzat egokitzea izango da 2011n Lazkaoko lan nagusia

Aurreko ostegun iluntzeko batzarrean onartu zituen Lazkaoko Udalbatzak 2011rako udal aurrekontuak. Udalaren beraren aurrekontua 5.749.400 eurokoa da, eta iazko kontuaren parekoa edukiko du udalak ohiko gastuei eta inbertsioei aurre egiteko. Ohiko gastuaren igoera apaldu da azken urte honetan, eta «talde-lana oinarri hartuta gastuari eustea» izan da aurrekontu txostena prestatzerakoan udalak erabili duen irizpidea. Udalaren beraren kontuaz gain, Lazkao Lantzen SA udal enpresak 808.354 euroko saila izango du. Aurrekontu kontsolidatua, biak barne hartuta, 6.557.765 eurora igoko da. Gastuak sarrerak baino gutxiago izango direla aurreikusi dute, eta 410.000 euroko gerakina dago inbertsioetarako. Hain zuzen, 2007tik aurten arte ohiko gastuen atalak gora egin du urterik urte; 2008an aurreko urtearekiko %7 igo zen, 2009an %11. «Azpiegitura garrantzitsuak eta estrategikoak egin ditugula kontuan hartu beharra dago: haur eskola osorik udalak finantzatu zuen, kanpoko igerilekuen zabalkundea, Areria aretoa… Iaztik aurtenera gastuen igoera %1 soilik izan da», zehaztu du Albisuk. Udalak zuzenean edo hirugarrenen bidez jasotzen duen diru-sarrera ere krisia lehertu zenetik beheratu egin da. Sarreren sabaia 2008an izan zen, 6,2 milioi bildu baitzituen udalak (2007tik %3 gora); baina sarrera garbia 5,8 milioitan geratu zen, foru funtsera itzuli beharrekoagatik.

Goierri Ekialdeko Hitza

Nestor Basterretxearen erakusketa

Nestor Basterretxearen hainbat lanen erakusketa ikusteko aukera izango da Segurako kultur etxean, urriaren 3tik azaroaren 13ra bitartean. Bertaratzen denak, Basterretxearen marrazkien obrak, collage-ak, eskulturak, leku publikoak oinarri hartuta eginda...

Goierriko Hitza

Jazpana jaialdiko giroa eta kontzertuak azpimarratu dituzte antolatzaileek

Hiru egun luze izan dira antolatzaileentzat eta kolaboratzaileentzat. Hala ere, dena ez da lana izan, eta festarako eta jazpanarako denbora ere hartu dute Jazpana! Fest jaialdiko arduradunek. Eta eurekin batera aurten jaialdira gerturatu diren 2500 pertsona inguruk. Iaz baino jende gehiago etorrri da aurten Beasaingo jaialdira, antolatzaileen arabera. Antolatzaileek «dena oso ondo» atera dela esan dute, eta taldeek Beasainen egoteko egin duten ahalegina eta erakutsi duten maila azpimarratu dute: «Ikaragarrizko kontzertuak ikusteko aukera izan da berriz ere aurtengo jaialdian». Kontzertuez gain lehiaketak izan dira beste behin jaialdiko ekintzarik nagusiena. Saskibaloi eta Skate txapelketetan parte hartze handia izan da. Ez horrenbeste Guitar Hero lehiaketan. Argazki lehiaketarako berriz, parte hartze handia espero dute antolatzaileek, «jaialdian jende asko ikusten baitzen argazkiak ateratzen».Lehiaketarako argazkiak jazpana@live.com helbidera bidali behar dira azaroaren 30a baino lehen. Argazkiak Fliker-en zintzilikatuko dituzte. Aurrerantzean jaialdiak Facebook webgunean duen orrialdetik Jazpanako materiala ere erosi ahalko da, «materiala agortu arte». Ogitartekoa ere berezia Kikara eta Hiruarri tabernako kideek Beasaingo odolkiarekin, piper gorriekin eta hirugiarrarekin Jazpana ogitartekoa sortu dute jaialdirako. «Goierrin ondo jaten dela argi geratu zaie musikari guztiei».

Goierriko Hitza

Astelehenean hasita mendi astea ospatuko dute

Datorren astelehenetik igandera bitartean Mendi Astea ospatuko dute , Ormaiztegiko Kirol Elkarteko mendi sailak antolatuta. Aurreneko egunetan, mendiarekin lotutako hainbat ikus-entzunezko emango dituzte arratsaldeko zazpietan, kultur etxean. Felipe Uriarte, Patricia Viscarret, Otsoa de Alda, Ander Lekue eta Lierni Unzurrunzaga eta Juan Vallejo mendizaleen lanak ikusi ahalko dira. Ikus-entzunezko bakoitzaren ondoren egile bakoitzarekin tertuliatxoa egiteko aukera ere izango da.Ostiralean emanaldiaren ondoren Ormaiztegiko Argazki Lehiaketa Herrikoieko sariak banatuko dituzte Mendi Astearen antolatzaileek. Ibilaldia eta gaztaina jana Igandean, urteroko mendi irteera egingo dute, goizeko zortzietan herrigunetik abiatuta. Ander Lekue antolatzaileak jakitera eman duenez «agertzen den jendearen arabera ibilbide bat edo bestea egingo dugu». Ibilaldia Itxune jatetxearen aurrealdean bukatuko dute eta hamaiketakoa banatuko dute parte hartutakoen artean. Mendi Asteari bukaera emateko berriz, gaztaina jana egingo dute, 18:00etan. Argazki Lehiaketa martxan Mendi Astea antolatzeaz gain, Ormaiztegiko Argazki Lehiaketa Herrikoia ere abian du dagoeneko Ormaiztegiko Kirol Elkarteak. Herritarrek bakarrik parte har dezakete eta bakoitzak argazki bana aurkeztu ahal izango du. Lanek urteroko moduan mendia gaiarekin lotura izan behar dute. 13×18 formatoan aurkeztu behar dira argazkiak udal liburutegian. Azaroaren 10era bitarteko epea izango dute entregatzeko. Epaimahiaren ustez argazkirik onena atera duenak, 130 euroko saria jasoko du. Bigarren geratzen denak 100 eurokoa eta hirugarrenak, 70 eurokoa. Lehiaketaren antolatzaileek [...]

Goierri Mendebaldeko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa