Sari banaketa ekitaldira joan diren baserritar sarituak.
Gaur goizean Baserritarra natur zaintzaile sariak banatu dituzte Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Zumarragako, Urretxuko, Legazpiko, Ormaiztegiko eta Ezkio-Itsasoko baserritarrak saritu nahi izan dituzte ekimen honekin, kalitatezko produktuak ateratzeaz gain natura zaintzen egiten duten lanagatik. Honez gain, herritarrak lan honetaz ere jabetuarazi nahi izan dituzte sariketarekin. Bost herriotan 350 baserri daude, eta hauetatik 60-k eman zuten egitasmoan izena. 44ek jasoko dute saria. Hauetatik 15 baserritik bertatik bizi dira, eta horiek 1.000 euroko saria jaso dute. Gainontzeko 29ek 300 euroko saria jaso dute. Hau da baserrien zerrenda:
Zumarragako Agerre, Aitza, Oraa Goikoa, Sagaspe, Urruti Goiko, Aitzabaso, Bidaurreta, Ladaburu, Leturiondo eta Olarte baserriak.
Urretxuko Agerre, Donardegi, Ipiñarrieta, Beain, Erratzu, Iturbe Bekoa eta Larreaga baserriak.
Legazpiko Igaralde, Makatza, Munttegi, Urtatza, Arizti Goikoa, Egizal, Egizear, Eguzkitza, Errekaeta, Lakiola, Muru, Uerkalde, Urtatza Garakoa, Zabaleta eta Zelanda bekoa baserriak.
Ezkio-Itsasoko Garaion Azpikoa, Hariztizabal, Ariola, Urkulegi, Pagoaga, Urtega eta Zabalegi baserriak.
Ormaiztegiko Olabarrieta Txiki, Aranda Berri, Iraegi, Mendizabal Azpikoa eta Udabarro bekoa baserriak.
-
-
Sari banaketa ekitaldira joan diren baserritar sarituak.
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-