2011/1

Taila ikastaroa eta batzar orokorra Txirbilen eskutik

Legazpiko Txirbil elkarteak taila ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 17an hasiko dute eta osotara 30 ordutakoa izango da. Hiru talde osatuko dituzte: 10:00etatik 12:30era, 16:00etatik 18:30era eta 18:30etik 21:00etara. Taldeko 15 pertsonek eman ahalko...

Goierriko Hitza

Joxe Mari Telleriaren lanak Lazkaon daude erakusgai

Igandean ospatuko den Astotxo eguna girotzeko, urtarrilaren 2tik zabalik da Lazkaon Joxe Mari Telleria margolari segurarraren erakusketa, Antsoategi kultur elkarteak antolatuta. 2000tik 2007ra musikaren eta koloreen armonia uztartzeko egin zuen azterke...

Aimar Maiz

Jose Garmendiari buruzko liburua doan eskuratu ahalko da Zaldibian

Urriaren bukaeran aurkeztu zuten Jose Garmendiari buruzko liburua Zaldibiako dendetan jarriko dute eskuratzeko moduan, bihar asteazkenetik (urtarrilak 5) aurrera. Debalde jaso ahalko dute interesatuek Jose Garmendia agerian, testu hautatuen bilduma lib...

Goierriko Hitza

Pilota eta trontza desafioa antolatu dituzte Zaldibian urtarrilaren 15erako

Pilota, trontza eta bertsolaritza batuko dituen jaialdia antolatu dute aurten ere Zaldibian. Almitza sega elkarteak urtarrilaren 15erako prestatu du ikuskizun berezia, iaz bezala Mikel Goñi pilotari oronoztarra gonbidatu eta herriko bi gazteren aurka lehian jartzeko. Trontzalarien erronkarekin osatuko dute jaialdia. Zaldibiako Sasipilotari herriko pilota lehiaketan finalista izan diren Harri Zumaldek eta Xabier Irastortzak osatuko dute bikotea Goñiri aurre egiteko. Lau koadro eta erdian jokatuko dute. Iazko ikuskizun arrakastatsuan –frontoia leporaino bete zen– Goñik hiruren kontra jardun zuen frontoi osoan; Zumalde, Irastortza eta Juantxo Koka. 25 eta 20 irabazi zien oronoztarrak. Jokoaren formatua zerbait aldatuko dute, bat biren kontra eta kaiolan ariko direlako. Baina ikuskizuna emateko osagai guztiak mantenduko ditu. Pilota desafioa girotzeko eta botilero lanak egiteko bi bertsolari izango dituzte lagun: Julio Soto eta Sustrai Colina. Atsedenaldietan bertsozko aholkuak emango dizkiete partidan zehar. Trontzalari txapeldunak Aurreko urteko jaialdia pilota desafioak bakarrik osatu bazuen, aurten osagarri dotorea erantsiko diote. Abuztuan Berrobin Euskal Herriko trontzalari txapeldun atera ziren Lurdes Intxausti idiazabaldarra eta Josune Gorostidi gazteluarra batetik, eta Xabat Garmendia eta Eneko Aristi zaldibiar gazteak bestetik ariko dira arpanarekin. Zaldibiarrek Ardiki Egunean egin zuten jendaurreko erakustaldia, Amezketa-Zaldibia arteko herri kirol desafioan. Trontzalariak eta Almitzako kideak atzo elkartu ziren Idiazabalen proba txiki bat egin, [...]

Aimar Maiz

San Martin egunean bildutako 1315 euro Nagarotera bideratuko dira

San Martin auzoko bizilagunek, zozketatik ateratako dirua Nikaraguako Nagarote herriari emango dio Urretxuko Ilargi Beltza taldearen bitartez.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Kirol Txartel berriak tokia egin du kirolarien artean

Bakarkako erabiltzaileek urtean 100€ ordainduta, familiek 150€ eta adin txikikoek, jubilatuek, pentsionistek, ikasleek eta langabetuek 50€, Urretxun 2011tik aurrera kirola erosoagoa izango...

Goierriko Hitza

Ampo Ordizia nagusi El Salvadorren aurka

 Ampo Ordiziak garaipen bikaina lortu du gaur eguerdian Altamiran El Salvadorren aurka jokatu duen norgehiagokan, Phil Huxfordek azken minutuan egindako entsegu bati esker (24-19). Partida gogorra izan da, eta oso orekatua. Ordizia jarri da aurretik, eta hala joan da atsedenaldira, baina handik bueltan El Salvador erasokor zelairatu da, eta bigarren zati ia guztian izan da markagailuan aurretik, aurrelari oso indartsuak dituela argi utziz. Baina partidaren hondarrean Huxfordek egindako korrikaldi batek eman dio garaipena Ordiziari. Balentria hor dago, baina hurrengo partidan ere pentsatu beharra dago, Ampo Ordiziak liga irabazteko itxaropenari azken ordura arte eutsi nahi baitio. Laugarrena da taulan, 41 punturekin, baina La Vilak (56) eta Gernikak (42) baino partida bat gutxiago jokatu du, eta El Salvadorrek (46) bi partida gehiagorekin dago. Bost partida falta dira oraindik liga bukatzeko -Ordiziari sei, Cajasol Cienciasen aurka atzeratutakoa-, egutegia alde dute Axio Arañaren mutilek, eta La Vilak noiz huts egingo egon beharko badute ere, haien lana ondo eginez gero goi-goian buka dezaketela badakite. Gaur zortzi, Cau Valencia azken sailkatua hartuko du Ordiziak Altamiran.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa