Eskolako Agenda 21eko konpromezuak errepasatu dituzte
Legazpiko ikastetxeetako ikasleak Legazpiko udaletxean izan dira gaur, Eskolako Agenda 21aren barruko ekintza moduan. Urtean zehar jasangarritasunarekin zerikusia duen gai bat lantzen dute eta urtean behin, (aurten apirilean) udaletxera joan ohi dira, ondorioak, konpromezuak eta eskaerak egitera. Dena den, aurreko urteetako gaiak ez ahazteko, urtero errepasu bilera bat egiten dute, gaur goizean ospatu dena. Bertan, hondakinak, ura, eneriga eta kontsumoari buruzko konpromezuak errepasatu dituzte. Bileran Domingo Agirreko, Haztegiko eta Olazabalgo ikasleek eta irakasleek hartu dute parte, Sotero Plazaola alkatearekin eta Agenda 21eko zinagotzia den Jon Erramun Uribeetxeberriarekin batera.