2011/2

Gabiriako Rallysprinta egun bat aurreratu dute eta otsailaren 26an jokatuko da, larunbatarekin

Gabiriako XIII. Rallysprinta, Euskal Herriko automobilismo denboraldiko lehenbiziko proba, iragarritakoa baino egun bat lehenago jokatuko da: otsailaren 26an, larunbata. Berez hilaren 27 arratsalderako zegoen iragarrita, baina egun berean Ormaiztegin S...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Legalizazioa eskatu du Ezker Abertzaleak Beasainen

Beasainen Ezker Abertzalearen legalizazioa eskatu dute gaur eguerdian. Euskal Herri mailan egindako ekintza izan da eta Beasainen izan du bere isla. Astelehenean, Lokarrik Bilboko Euskalduna jauregian deitutako ekitaldian, Ezker Abertzaleak asteazkenean Madrilen erregistratuko duen alderdi berriaren estatutuak aurkeztuko ditu eta asteartean alderdi berriaren izena iragarriko dute.

Beasaingo Hitza

Odolki kofradiaren 26. kapituluan Txolarteko boluntarioak eta Oscar Terol Ohorezko Kofrade izendatu dituzte

Gaur eguerdian Odolki Kofradiaren 26. Kapitulua ospatu dute Beasainen. Txolarteko boluntarioak eta Oscar Terol izendatu dituzte Ohorezko Kofrade. Ekitaldian hamabost kofradia inguruk parte hartu dute, gehienak Euskal Herrikoak. Kantabriatik etorritako gaztaren kofradiako kideak ere Beasainen izan dira. Joxe Felipe Auzmendik egin ditu aurkezpen lanak eta Patxi Plazaola alkateak Odolkiaren Kofradiako lehendakari gisa hartu du hitza eta “Beasainen izena nonahi zabaltzeagatik eskerrak eman” dizkie Beasaingo Odolki Kofradiako kideei. Bide batez, Txolarteko kideei egiten duten lana aitortu die “beasaindar guztien izenean”. Auzmendik, bere aldetik, Beasaingo Txolartea 1982. urtean ireki zutela gogoratu du, eta adimen urritasuna dutenekin musutruk lan egiten duten monitoreen izenak esan ditu, guztiak neskak. Auzmendiren arabera Oscar Terol umoregileak “donostiarra bada ere, askotan egiten du gurera nahiz eta hiriburutik herrietara egitea ohikoa ez den”. Ohorezko kofradeek Beasaingo Odolkien enbaxadore izango direla zin egin dute eta hitza hartu dute. Txolarteko boluntarioen izenean monitoreetako batek ondokoa esan du:  “Bihotza betetzen zaigu gure lana egitera goazenean eta beasaindar guztiei gogoratu nahi diegu non gauden”. Terolek “Txolarteko kideekin kofrade izendatzea ohorea” dela esan du.

Beasaingo Hitza

Zazpiturrietan merkatal erabilerarako gordetako gunean etxebizitza gehiago egingo dituzte

Zazpiturrieta inguruan, Joan XXIII. kalean egiten ari diren etxebizitzetan, 495 metro koadroko gune bat zegoen merkatal erabilerarako gordeta. Gaur goizean Beasaingo udalbatzak egin duen osoko bilkuran, gune hori babes ofizialeko etxebizitzak egiteko erabiltzea onartu dute. Honekin batera, gune horretako irisgarritasuna hobetzeko, igogailu bat egitea ere aurreikusi dute, hirigintza arauei egindako aldaketan. PSE-EE abstenitu egin da, eta gainontzeko alderdiek babestu egin dituzte aldaketa horiek. Hirigintza arloan aldaketa gehiago ere izan dira, ordea. Batetik, Beasaingo landa eremuan egin nahi den oinezko bide berdea egokitzeko, hirigintza arauetan behar diren aldaketak egin dituzte. Testu bateratua aurkeztu dute udal ordezkaritza duten alderdietako kideek eta beraz, aho batez onartu dute gaurko bilkuran. Azkenik, Loinazpeko gunean, esaterako, haurreskola eremuan kokatutako hezkuntza ekipamenduetarako lursaila eta eraikina bera handitzea eta lehendik dauden aurrefabrikatutako erakinak kentzea onartu dute. Udal zerbitzuen kontratuak aztergai Eguneko gai ordenaren 5. puntuan, udal zerbitzuen kontratuak aztertu zituzten. Udal gobernu taldeak, Goxara eta Lorratz elkarteekin dituen kontratuak luzatzea proposatu du, Urbialdeko eguneko zentroaren eta kale hezitzaileen zerbitzuak eskaintzeko. PSE-EEk bere desadostasuna agertu du eta abstenitu egin da; gainontzekoek baiezkoa eman diote proposamenari. Ikaslan formakuntza zentroaren ordezkaritzari dagokionez, Patxi Plazaola alkateak azalpen bat eman nahi izan zuen bozketa egin aurretik. Izan ere, orain arte “Goierri Fundazioan ordezkari [...]

Goierriko Hitza

Santa Ageda bezperako koplak martiriaren omenez

Santa Ageda bezperako kantu eskeak eta kopla eskaintzak egin dituzte Zumarragan eta Urretxun ohitura zaharrean.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ezker abertzaleak hauteskundeei begirako herri programa osatzeko deia egin du

Horretarako Zumarragako ''ezkertiar eta independentista'' guztiak gonbidatu ditu datorren otsailaren 13an egingo den herri batzarrean parte hartzeko.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Agifesek talde-terapiak antolatu ditu buru-osasun arazoak dituzten pertsonen senideentzat

Gaur hasi eta ekainera arte luzatuko dira. Helburua, buru-osasun arazoak dituzten pertsonentzat lagunarte bat sortu eta elkar komunikatzeko gune bat sortzea...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Bigarren sailkatu da Erguin Espainiako neguko triatloi txapelketan

Jon Erguin beasaindarra bigarren sailkatu zen pasa den asteburuan Kantabrian jokatu zen neguko Espainiako triatloi txapelketan. Trigoi Triatloi Taldeko lau kide izan ziren Alto Campon egin zen lehian. Etor Mendia 18. sailkatu zen eta 40 eta 44 urte ar...

Eskeine Legorburu
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa