2011/2

Euskarak jantziriko lagun taldeak

Zazpi urte badira Goierri Garaian Mintzalaguna egitasmoa lantzen hasi zirenetik. Udalek eta udal uuskaltegiek sustatuta, euskaraz egiteko lagunarteek 100 pertsona biltzen dituzte egun. Egitasmo honen baitan, bizilagun talde txikiak batu eta euskaraz hitz egitea da helburua. Hiru lau laguneko taldeak osatzen dituzte, euskaldun zahar bat eta hainbat euskaldun berrirekin, eta astean ordubetez, euskaraz hitz egiteko gelditu ohi dira horiek, talde bakoitzak aukeratutako gunean; tabernan, euskaltegian, bidegorrian… Mintzalaguneko erabiltzailearen profila emakumezkoa, 40 urte ingurukoa eta kultura maila altu xamarrekoa da, iaz Aztikerrek egin zuen ikerketa baten arabera. Erabiltzaileek egitasmoari egiten dioten balorazioa aldiz, 8,5 puntukoa da, hamarretik. «Pozik», «baliagarria» eta «bikaina» dira eurek emandako balorazio eta adjektibo batzuk. Egitasmoaren jatorria duela 18 urte aurki dezakegu Donostian eta 2010. urtean osotara 3.600 pertson izan ziren Hego Euskal Herrian ekimenean parte hartu zutenak; horietatik 50ek Urretxukoan eta Zumarragakoan eta beste hainbestek Legazpin. Iaz, gainera, merkatariak ere hasi ziren egitasmoan parte hartzen. Hitz egiteko lanak Jose Manuel Piris, Violeta Novo, Raquel Casas eta Estanis Agirre Mintzalaguna egitasmoan parte hartzen ari dira. Lehen hirurak euskaldun berriak dira. Laugarrena aldiz, euskaldun zaharra. Novok hiru urte daramatza egitasmoan, euskaltegiko ikasle zela eskaini zioten parte hartzea. «Hasieran beldur pixka bat eman zidan. Besteek ni baino maila altuagoa zuten, [...]

Alex Areizaga

Korrikaren 17. edizioko arropa salgai Zumarragako azokan

Bihar, otsailaren 26an eta martxoaren 5ean Korrikak edizio honetako arropa saltzeko mahaia jarriko du Zumarragako azokan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Txomenane etxea husterakoan kateatu ziren gazteentzat kartzela zigorra eskatu dute

Gipuzkoako Fiskaltzak hamarna hilabeteko kartzela zigorra eskatu du, Txomenane etxea husterakoan kateatu ziren hiru gazteentzat. 2005ean okupatu zuten garai hartan hutsik zegoen Idiazabalgo Txomenane etxea. Hainbat urtetan han bizi izan eta gero, 2007k...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Ampo Ordizia zaleen babesarekin joango da igandean Valladolidera

Liga erabakitzeko bi partida falta zaizkio Ampo Ordiziari eta bi zita garrantzitsu horietan, zaleen babesa izango du, etxean eta etxetik kanpo. Izan ere, lau autobus bete dituzte dagoeneko igandean Valladoliden Quesos Entrepinares taldearen kontra joka...

Arkaitz Apalategi

Bertso afariko argazkiak

Errikarte Agirre legazpiarrak argazkiak atera zituen pasa en asteko bertso afarian. Hona hemen batzuk.

Alex Areizaga

Ordiziako Gaztetxeak atera duen diskoa aurkeztuko dute bihar, kontzertuekin

Gaztetxeen mugimendua eta euskal musikarena eskutik helduta ibili dira urtetan. Euskal rock erradikala sortu zenetik gaur arte, musika taldeen biltoki, plaza eta eskenatoki nagusietakoa izan dira Gaztetxeak. Harreman estu horren adibide da Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurrenaren harira atera duten disko bikoitza. Goierriko berrogeita bost talde bildu dituzte, lehengoak eta oraingoak. Aurkezpen modura, kontzertuak antolatu dituzte biharko Ordizian. Gaztetxearen 25. urteurrena zela-eta, 2010. urteko martxoan hasi ziren aurreneko bilerak egiten. Hainbat lantalde osatu zituzten eta horietako bat, diskoaren proiektuaz arduratu zen. Talde horretan aritu dira Iker Azpeitia, Beñat Otegi eta Urko Ruiz de Apodaka ordiziarrak. Azpeitiaren hitzetan, «diskoaren kontuarekin, belaunaldi ezberdinetako 8-10 bat lagun» elkartu ziren aurreneko bilera haietan. Diskoari forma ematerako garaian, garbi ikusi zuten Gaztetxearekin nolabaiteko lotura izandako taldeek parte hartu behar zutela. «Gaztetxean jo duten taldeekin egitea ere pentsatu genuen, baina ezinezkoa zen denak biltzea». Horregatik, Goierriko taldeetara mugatzea erabaki zuten. Diskoak, mende laurden honetan Gaztetxean bizitako musika mugimenduaren errepasoa egiten du. Hala, bere garaian oihartzuna izan zuten Potrotaino, Fist Fucking eta Izurri Berria bezalako taldeak, hain ezagunak ez direnak eta gaur egun hasten ari direnak ere bildu dituzte. «Diskoarekin hori islatu nahi izan dugu, gaur egun zer dagoen, baina baita orain arte zer egon den ere». Denak [...]

Arkaitz Apalategi

Dokumental emanaldia eta kontzertua asteburuan Gaztelekun

Gaur arratsaldean ''Egunero'' dokumentala eskainiko dute eta MKT eta Madeleine taldeen kontzertua berriz bihar 18:30etik aurrera.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Iparragirre sariak gaur banatuko dituzte

Guztira 276 lan jaso dituzte, eta narratibako eta poesiako lan gehienak gaztelerakoak izan dira, 229.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Eskola garaia gogoratuko dute igandean Gabirian bideo emanaldian

Datorren igandean, otsailaren 20an,  Eskola garaia gogoratuz lelopean bideo emanaldia izango da Etxeberri kultur etxean arratsaldeko seietan. Eskolakoek jakitera eman dutenez, 1989-1990 ikasturtean grabatutako irudiak ikusi ahal izango dira bertan.

Goierriko Hitza

Laiotz herri eskolako hainbat ikaslek parte hartuko dute otsailaren 16an ‘Bixi-Bixi’ saioan

Bihar, otsailaren 16an,  Bixi-Bixi irratsaioan Segurako Laiotz herri eskolako hainbat ikaslek parte hartuko dute, Mirentxu Cornadoren ardurapean. Ingeleseko barnetegi batean egon dira 6. mailako ikasle horiek eta bertako gora-beherak, inpresioak et...

Goierriko Hitza

Kadete mailako finalaurrekoa jokatuko dute bihar Seguran

Segurako Kirol Elkarteak antolatuta, bihar (otsailak 16) Euskal Herriko Kluben Arteko kadete mailako finalaurrekoa jokatuko dute Baratze pilotalekuan arratsaldeko seietan hasita. Felix Conde eta Xanet Imaz segurarrek Galdakaoko (Bizkaia) pilotariak ...

Goierriko Hitza

Zuzendaritza berria osatu dute Bareaken merkatari eta ostalariekin

Bareak merkatari eta ostalari elkarteko kideek urteko batzarra egin dute eta zuzendaritza batzordeko kideak ere aukeratu dituzte. Zazpi kidek osatzen dute zuzendaritza eta horietatik hiru berriak dira aurten. Julki gozotegiko Iñaki Ibañez, Kux-Kux...

Eskeine Legorburu

Usoa Zumetaren erakusketa ikusgai izango da hilaren 27ra arte

Urretxuko Juan de Lizarazu erakusketa aretoan jarri du erakusketa Zumetak. Azken 10 urteetan beste artista batzuentzat egindako lanak bildu ditu erakusketa...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Kalebarrenen asfaltatze lanak hasi dituzte

Lanak martxoaren erdira arte luzatuko dira eta guztira 83.000 euroko kostua izango dute. Horietatik 63.000 euro Eusko Jaurlaritzak jarriko ditu...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Donejakue bidea egiten ari direnentzat aterpea eraikiko dute Igartzako errotan

Igartzako errotan Santiagora bidean (Galizia, Espainia) doazen erromesentzako aterpea egingo dute. Guztira 20 pertsonentzako lekua egongo da eta Aste Santurako lanak amaituta egotea aurreikusten da. Aterpean bi logela egongo dira, bat hamabi pertsonen...

Eskeine Legorburu

Beasaingo 20. aurresku eta soinu-zahar txapelketa jokatzen ari da Usurben

Beasaingo Aurtzaka dantza taldeak haur eta gaztetxoentzako antolatutako aurresku eta soinu-zahar txapelketa jokatzen ari da Usurbe antzokian. Saioa 16:00etan hasi da, eta bihar goizean jarraituko du, 11:00etan. Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen ligaxkaren barruan jokatzen diren kanporaketa saioak dira Beasainen asteburuan egingo direnak. Bi mailatan ari dira parte hartzen dantzariak; A mailan, 7 eta 11 urte bitartekoak gaur ari dira dantzan, eta B mailan, 12 eta 15 urte bitartekoak bihar ariko dira. Soinu zahar txapelketaren finala maiatzaren 15ean izango da Legazpin, eta aurresku txapelketarena berriz Errenterian, oraindik zehaztu ez duten egunen batean.

Goierriko Hitza

Biloreri irtenbidea emateko eskatu dute dozenaka zaldibiarrek

Joan deneko bost sei urteetan itxita dagoen Bilore lantegiari irtenbideren bat emateko eskatu dute gaur eguerdian dozenaka zaldibiarrek, Zaldibiako lantegiaren aurrean egin duten elkarretaratzean. Horrez gain, sinadura emateko aukera izan dute herritarrek, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari Bilore deskontamina dezaten eskatzeko. Zaldibiako Udaleko Kudeaketa Batzordeak eta dozenaka herritarrek Zaldibia arriskuan dagoela irizten diote, lantegiaren hainbat egitura kolokan baitaude eta enpresa barruan jende asko dabilelako gau eta egun bertatik txatarra ateratzen. Duela hamar bat egun piztu zen, ordea, alarma. Ramon Nazabal kudeaketa batzordeko lehendakariak zehaztu duenez, herrian “usain jasanezina” eta Bilore inguruan “ke beltza” zabaldu zen. Biloreko langile ohiek udal ordezkariei esan zietenez, amiantoak su hartu zuen hodi batzuk mozten ari zirenean, eta herritar ugari eta inguruko bizilagunek larritu egin ziren. “Gaur egun Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak eta Diputazioak beste aldera begiratzen dute. Nori dagokio egoerari aurre egitea? Ingurumen sailak kutsatutako lur eremu izendatu zuen Bilore. Nola eta nori dagokio egoera hau kudeatzea?”, galdetu du Nazabalek.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa