AHTren beharrak asetzeko goi tentsioko linea jarriko dute Bizkaitik Goierrira
Red Electrica Española enpresak Bizkaiko Gueñes herritik Ezkio-Itsasora goi tentsioko linea bat jartzeko baimena eskatu du. Enpresako ordezkarien arabera «hil ala bizikoa» da ahalmen handiko linea bat ipintzea, AHTren energia beharrei erantzuteko. Espainiako Aldizkari Ofizialak dagoeneko argitaratu du REEren baimen eskaria eta zabalik dago alegazioak aurkezteko epea. Goi tentsioko linea horrek guztira 72 kilometro pasatxo eta 400.000 watt garraiatzeko ahalmena edukiko ditu. Goierrin barrena Bizkaiko Gueñes herrian hasiko du ibilbidea tentsio altuko lineak. Gipuzkoa aldera egin aurretik, Bizkaiko 17 herri eta Arabako Okondo zeharkatuko dituzte tentsio handiko kableek, dorre altuen bidez. Gipuzkoara Elgetako lurretan barrena sartuko da linea eta Bergaratik pasatu ondoren, Goierriko zenbait herri zeharkatuko ditu: Legazpi, Zumarraga eta Gabiria. Ezkio-Itsason bukatuko du bidea azpiegitura horrek. REEk 37 milioi euroko inbertsioa egin nahi du linea hori eraikitzeko. Prozesua hasi eta urte bat igaro aurretik eduki nahi dute esku artean ingurumen baimena. Lanak 2013an hasiko dituztela aurreikusten dute. Bi urteren buruan kableak 72.427 metroan zabalduta izatea da REE enpresaren nahia. Aurreikuspen horiek betetzen badira, goi tentsioko linea martxan izango da AHTa martxan jarri aurretik. Hau da, 2016aren aurretik. Hainbat talde eta alderdi politikok kezkatuta hartu dute albistea eta plan hori bertan behera utz dezaten lanean hasi dira. Florent Marcellesi Berdeetako [...]
Red Electrica Española enpresak Bizkaiko Gueñes herritik Ezkio-Itsasora goi tentsioko linea bat jartzeko baimena eskatu du. Enpresako ordezkarien arabera «hil ala bizikoa» da ahalmen handiko linea bat ipintzea, AHTren energia beharrei erantzuteko. Espainiako Aldizkari Ofizialak dagoeneko argitaratu du REEren baimen eskaria eta zabalik dago alegazioak aurkezteko epea.
Goi tentsioko linea horrek guztira 72 kilometro pasatxo eta 400.000 watt garraiatzeko ahalmena edukiko ditu.
Goierrin barrena
Bizkaiko Gueñes herrian hasiko du ibilbidea tentsio altuko lineak. Gipuzkoa aldera egin aurretik, Bizkaiko 17 herri eta Arabako Okondo zeharkatuko dituzte tentsio handiko kableek, dorre altuen bidez. Gipuzkoara Elgetako lurretan barrena sartuko da linea eta Bergaratik pasatu ondoren, Goierriko zenbait herri zeharkatuko ditu: Legazpi, Zumarraga eta Gabiria. Ezkio-Itsason bukatuko du bidea azpiegitura horrek.
REEk 37 milioi euroko inbertsioa egin nahi du linea hori eraikitzeko. Prozesua hasi eta urte bat igaro aurretik eduki nahi dute esku artean ingurumen baimena. Lanak 2013an hasiko dituztela aurreikusten dute. Bi urteren buruan kableak 72.427 metroan zabalduta izatea da REE enpresaren nahia. Aurreikuspen horiek betetzen badira, goi tentsioko linea martxan izango da AHTa martxan jarri aurretik. Hau da, 2016aren aurretik.
Hainbat talde eta alderdi politikok kezkatuta hartu dute albistea eta plan hori bertan behera utz dezaten lanean hasi dira. Florent Marcellesi Berdeetako ordezkariak esaterako esan du agerian geratu dela AHTk zenbat argindar gastatuko duen, eta nabarmendu du erakundeen jomuga kontsumoa gutxitzea izan beharko litzatekeela.