Emakume langilearen atzoko egunaren harira EHNE sindikatuak emakume baserritarren lan baldintzak eta erretiroa hartzeko neurriak zehazteko estatutu «konprometitua» eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Gaur egungo kotizazio baldintzek eta berriki egin diren erreformek nekazaritzan diharduten emakumeen egoerak gabezia eta neke handiak izango dituela esan du EHNEk. Nekazaritza sindikatuaren emakumeen sailak eman duen datuaren arabera, baserrian lan egiten duten emakumeen %5 bakarrik iristen da jubilazio adinera 35 urte kotizatuta. «Gainera hirutik batek besterik ez ditu kotizazioko 15 urteak pasatzen». Pentsioen erreformak, bestetik, emakumeak nekazaritzan lanean hastea «zaildu» egingo duela aurreikusi du. «Erreforma horrek ez du titulartasun partekatua lortzeko eredu aldaketa bultzatzen. Egun etxeko laguntzaile izendatzen diren 400.000 emakumeetatik gehienek 42 urtetik gora dituzte, eta beraz ez lituzkete pentsio duin bat jasotzeko beharrezkoak diren 25 urteak beteko». Pentsioak ziurtatzeko eta batik bat emakume baserritarrek kotizaziorako dituzten arazoak gainditzeko sektoreko estatututa garatzea ezinbestekotzat jo du. Eusko Jaurlaritza duela urtebete hasi zen emakume baserritarren estatutua garatzen. Azkeneko bileretan jakin denez estatutuak lege izaera izango du. «EHNEk garbi utzi nahi du estatutu horrek izaera profesionalekoa eta konprometitua izan behar duela. Estatutua garatzea ezinbestekoa ikusten dugu, ezin baita adierazpenetan soilik geratu». Emakume nekazarien lan eta pentsio baldintzak kontuan hartuko dituen legedia gara dadin aurrekontua bideratu beharra dagoela gaineratu [...]
Biolur Nekazaritza Ekologikoa elkarteak eta ENHE sindikatuak bideratuta, Basherri ekimena martxan jartzeko bilera egingo dute etzi Beasaingo udaletxean, 19:00etan. Herritar talde batek egindu eskaera, baserrian ekoitzitako produktuak zuzenean kontsumit...
ETB1 telebista kateko Finlandia saioan herrien arteko desafioak antolatu ohi dituzte. Legazpi eta Brinkola auzoaren artean bat egitekotan dira, eta gazteak bilatzen ari dira. 500 euro daude jokoan eta arratsalde bateko grabaketa izango da, martxoren 21...
Hilaren 17an Ordiziako Barrena kultur etxean, 19:00etan, egingo den erretzeari uzteko ikastaroan izena emateko aukera dago oraindik. Ordiziako eta Beasaingo udaletako gizarte ongizate sailetan eman daiteke izena, telefonoz ere bai (943 80 56 10) edota ...
Iaz baino 64 ibilgailu gehiago daude Legazpin. Hala ezagutarazi du Udalak. Urtero moduan, herritarrei ibilgailuen zerga kobraketaren berri ere eman die. 5.430 ibigailu daude osotara Legazpin. Legazpiko Udalak 595.317,99 euro jasoko ditu zerga honen bi...
Jose Manuel Bereziartua ''Berek'' emango ditu klaseak martxoa eta apirila bitartean. Izena emateko epea ostiralera arte egongo da zabalik.
Azken urteetako joera zein den ikusita eta parte hartzaileen gehiengoak ibilbide laburra nahiago duela ikusita, ibilbide bakarra egingo da datorren maiatzaren...
Andramendi Ikastolan eta Alkartasuna Lizeoan gaur ospatu dituzte inauteriak. Euskal inauteriak irudikatu dituzte Andramendin eta ikastola aurrean hainbat dantza ere egin dituzte gurasoen aurrean ikasleek eta irakasleek. Alkartasuna Lizeoan berriz, dene...
Paperezko 500 zorro eta zakuen oihalarekin egindako 200 poltsa banatu dituzte gaur Beasaingo asteroko azokan. Aurrerantzean baserritarrek paperezko zorroak erabili ahalko dituzte produktuak sartzeko eta erosleek azokaren ikur bihurtu nahi duen poltsan...
Bihar, martxoak 9, Iñaki Murua bertsolaria izango da zuzenean Bixi-Bixi irratsaioan 12:15etik aurrera. Bertsolaritzarekin lotutako hainbat kontu izango ditu hizpide. Lierni Elorza esatariak eta saioaren gidariak jakitera eman duenez, Imanol Haro ...
Red Electrica Española enpresak Bizkaiko Gueñes herritik Ezkio-Itsasora goi tentsioko linea bat jartzeko baimena eskatu du. Enpresako ordezkarien arabera «hil ala bizikoa» da ahalmen handiko linea bat ipintzea, AHTren energia beharrei erantzuteko. Espainiako Aldizkari Ofizialak dagoeneko argitaratu du REEren baimen eskaria eta zabalik dago alegazioak aurkezteko epea. Goi tentsioko linea horrek guztira 72 kilometro pasatxo eta 400.000 watt garraiatzeko ahalmena edukiko ditu. Goierrin barrena Bizkaiko Gueñes herrian hasiko du ibilbidea tentsio altuko lineak. Gipuzkoa aldera egin aurretik, Bizkaiko 17 herri eta Arabako Okondo zeharkatuko dituzte tentsio handiko kableek, dorre altuen bidez. Gipuzkoara Elgetako lurretan barrena sartuko da linea eta Bergaratik pasatu ondoren, Goierriko zenbait herri zeharkatuko ditu: Legazpi, Zumarraga eta Gabiria. Ezkio-Itsason bukatuko du bidea azpiegitura horrek. REEk 37 milioi euroko inbertsioa egin nahi du linea hori eraikitzeko. Prozesua hasi eta urte bat igaro aurretik eduki nahi dute esku artean ingurumen baimena. Lanak 2013an hasiko dituztela aurreikusten dute. Bi urteren buruan kableak 72.427 metroan zabalduta izatea da REE enpresaren nahia. Aurreikuspen horiek betetzen badira, goi tentsioko linea martxan izango da AHTa martxan jarri aurretik. Hau da, 2016aren aurretik. Hainbat talde eta alderdi politikok kezkatuta hartu dute albistea eta plan hori bertan behera utz dezaten lanean hasi dira. Florent Marcellesi Berdeetako [...]
zingizango.com • Datorren igandean, hilaren 13an, ANDRAITZ Saskibaloi Eskolak entrenamendu irekia egingo du, Bikuña kiroldegian, goizeko 11:00etan. 1999-2001 urte bitartean jaiotako neska-mutikoei egin die deia. Mezua ahalik eta gehien zabaltzeko e...
Menpekotasuna duten adineko pertsonak zaintzen dituzten familientzako ikastaroa antolatu du Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate sailak datorren asterako. Hilaren 14tik 18ra izango saioa Jubilatuen egoitzan, 15:00etatik 17:00etara. Matia Institutuko Gero...
Arrastaka Mendi Taldeak bi zeharkaldi antolatu ditu martxoaren 19rako eta 20rako. Lehen zeharkaldia iparraldean izango da eta bigarrena Nafarroan. Martxoaren 19an, larunbata, Baigorri eta Bidarrai lotzen dituen G-10eko etapa egingo dute. Iparla mendilerroko gailurretan barrena egingo dute ibilaldia, Aintziaga (905 metro), Bustanzelei (1.029 metro), Astate (1.022 metro), Tutulia (983 metro) eta Iparla (1.044 metro) mendietara igoz. Eguraldi ona egiten badu, urrutira bada ere, Ori tontorra eta Pic de Midi de Bigorre ikusteko aukera ere izango dutela diote Arrastakakoek. Larunbateko ibilbideak guztira 19 kilometroko distantzia du eta egiteko 7 ordu beharko dituztela kalkulatu dute. Lehen mendi ibilaldia amaituta, gaua Arantzako aterpetxean igarotzea dute aurreikusita Arrastakakoek. Hala, igandean Arantzako zirkotik zeharkaldia egingo dute igandean. Mendaur (1.131 metro), Ekaitza (1.047 metro), Loizate (1.048 metro) eta Komiz (1.037 metro) eta Izu (829 metro) mendiak igoko dituzte. 30 kilometroko ibilbidea izango da eta egiteko 12 ordu beharko dituztela kalkulatu dute antolatzaileek. Bilera datorren asteartean Irteeran parte hartu nahi dutenek, datorren asteartean (martxoak 15) Ehumilak-Arrastakaren bulegoan (Iturrioz kalean) egingo den bilerara joan beharko dute. Bilera 19:30ean izango da eta bertan irteerari buzko xehetasunak eta argibideak emango dira eta parte hartzaileek dituzten zalantzak argituko dituzte. Beste behin ere, irteeran parte hartzeko, derrigorrezkoa izango da mendiko federatu txartela [...]
Gabiriarekin batera aritu ziren ostiralean Trikitilariak eta Beteranoak taldekoak. Bertso onak izan ziren saio osoan zehar, baina baita bertsoaldi grisen...