Basherri ekimena martxan jartzeko bilera egingo dute etzi udaletxean
Biolur Nekazaritza Ekologikoa elkarteak eta ENHE sindikatuak bideratuta, Basherri ekimena martxan jartzeko bilera egingo dute etzi Beasaingo udaletxean, 19:00etan. Herritar talde batek egindu eskaera, baserrian ekoitzitako produktuak zuzenean kontsumit...
Biolur Nekazaritza Ekologikoa elkarteak eta ENHE sindikatuak bideratuta, Basherri ekimena martxan jartzeko bilera egingo dute etzi Beasaingo udaletxean, 19:00etan. Herritar talde batek egindu eskaera, baserrian ekoitzitako produktuak zuzenean kontsumitzailearengana heltzeko helburuarekin.
Interesa agertu duten herritarrek osatu dute dagoeneko taldea, baina zabaldu egin nahi dute eta herritar gutziei irekia izango den bilera antolatu dute. Bileran ekimenaren inguruko informazioa emango du EHNEko Pedro Alberdik, eta taldeak jarraituko duen filosofia eta funtzionamendua ere zehaztuko da. Talde bakoitzean gehienez ere 18 eta 20 familia egon ahalko dira eta funtzionamendua denen artean adostuko dute.
Otarra astean behin
Basherria ekimenean bat egiten duten herritarrek astero baserriko produktuekin osatutako otarra jasoko dute, bileran zehaztutako egunean, orduan eta lekuan. Otarrean lau heldurentzako aste osorako adina produktu sartuko du ekoizleak. Normalean gehien barazkiak eskatzen dituzte kontsumitzaileek, baina beste edozein produktu ere sar daiteke otarrean.
Beasainen dagoeneko elkartzen diren taldekideek haragia eta esnea modu ekologikoan ekoitzen dituen baserritarrarekin lan egiten dute, baina barazkiak ekoitziko dituena falta zaie. Horregatik, etzi egingo duten bilera nekazariei ere zuzenduta egongo da, baten batek ekimenean parte hartu nahiko balu.