Bi mendi zeharkaldi antolatu ditu Arrastakak martxoaren 19rako eta 20rako
Arrastaka Mendi Taldeak bi zeharkaldi antolatu ditu martxoaren 19rako eta 20rako. Lehen zeharkaldia iparraldean izango da eta bigarrena Nafarroan. Martxoaren 19an, larunbata, Baigorri eta Bidarrai lotzen dituen G-10eko etapa egingo dute. Iparla mendilerroko gailurretan barrena egingo dute ibilaldia, Aintziaga (905 metro), Bustanzelei (1.029 metro), Astate (1.022 metro), Tutulia (983 metro) eta Iparla (1.044 metro) mendietara igoz. Eguraldi ona egiten badu, urrutira bada ere, Ori tontorra eta Pic de Midi de Bigorre ikusteko aukera ere izango dutela diote Arrastakakoek. Larunbateko ibilbideak guztira 19 kilometroko distantzia du eta egiteko 7 ordu beharko dituztela kalkulatu dute. Lehen mendi ibilaldia amaituta, gaua Arantzako aterpetxean igarotzea dute aurreikusita Arrastakakoek. Hala, igandean Arantzako zirkotik zeharkaldia egingo dute igandean. Mendaur (1.131 metro), Ekaitza (1.047 metro), Loizate (1.048 metro) eta Komiz (1.037 metro) eta Izu (829 metro) mendiak igoko dituzte. 30 kilometroko ibilbidea izango da eta egiteko 12 ordu beharko dituztela kalkulatu dute antolatzaileek. Bilera datorren asteartean Irteeran parte hartu nahi dutenek, datorren asteartean (martxoak 15) Ehumilak-Arrastakaren bulegoan (Iturrioz kalean) egingo den bilerara joan beharko dute. Bilera 19:30ean izango da eta bertan irteerari buzko xehetasunak eta argibideak emango dira eta parte hartzaileek dituzten zalantzak argituko dituzte. Beste behin ere, irteeran parte hartzeko, derrigorrezkoa izango da mendiko federatu txartela [...]
Arrastaka Mendi Taldeak bi zeharkaldi antolatu ditu martxoaren 19rako eta 20rako. Lehen zeharkaldia iparraldean izango da eta bigarrena Nafarroan.
Martxoaren 19an, larunbata, Baigorri eta Bidarrai lotzen dituen G-10eko etapa egingo dute. Iparla mendilerroko gailurretan barrena egingo dute ibilaldia, Aintziaga (905 metro), Bustanzelei (1.029 metro), Astate (1.022 metro), Tutulia (983 metro) eta Iparla (1.044 metro) mendietara igoz. Eguraldi ona egiten badu, urrutira bada ere, Ori tontorra eta Pic de Midi de Bigorre ikusteko aukera ere izango dutela diote Arrastakakoek. Larunbateko ibilbideak guztira 19 kilometroko distantzia du eta egiteko 7 ordu beharko dituztela kalkulatu dute.
Lehen mendi ibilaldia amaituta, gaua Arantzako aterpetxean igarotzea dute aurreikusita Arrastakakoek. Hala, igandean Arantzako zirkotik zeharkaldia egingo dute igandean. Mendaur (1.131 metro), Ekaitza (1.047 metro), Loizate (1.048 metro) eta Komiz (1.037 metro) eta Izu (829 metro) mendiak igoko dituzte. 30 kilometroko ibilbidea izango da eta egiteko 12 ordu beharko dituztela kalkulatu dute antolatzaileek.
Bilera datorren asteartean
Irteeran parte hartu nahi dutenek, datorren asteartean (martxoak 15) Ehumilak-Arrastakaren bulegoan (Iturrioz kalean) egingo den bilerara joan beharko dute. Bilera 19:30ean izango da eta bertan irteerari buzko xehetasunak eta argibideak emango dira eta parte hartzaileek dituzten zalantzak argituko dituzte. Beste behin ere, irteeran parte hartzeko, derrigorrezkoa izango da mendiko federatu txartela izatea.
Arrastaka Mendi Taldeak bi ibilbideei buruzko profilak ere egin ditu:
– Bidarrai-Baigorri ibilbidea:
– Arantzako itzulia: