Bihar, Iñaki Murua eta Imanol Haro izango dira ‘Bixi-Bixin’
Bihar, martxoak 9, Iñaki Murua bertsolaria izango da zuzenean Bixi-Bixi irratsaioan 12:15etik aurrera. Bertsolaritzarekin lotutako hainbat kontu izango ditu hizpide. Lierni Elorza esatariak eta saioaren gidariak jakitera eman duenez, Imanol Haro ...
Bihar, martxoak 9, Iñaki Murua bertsolaria izango da zuzenean Bixi-Bixi irratsaioan 12:15etik aurrera. Bertsolaritzarekin lotutako hainbat kontu izango ditu hizpide. Lierni Elorza esatariak eta saioaren gidariak jakitera eman duenez, Imanol Haro Uemako eragilea ere gonbidatu dute Segura Irratiko estudioetara. Herrian zerrenda aurkeztuko duten alderdi guztiei, udal hausteskundeetarako hautagai euskaldunak aukeratzeko Uemak egin dien deialdiaz hitz egingo du Harok.
Ohiko atalek ere izango dute tartea irratsaioaren barruan. Marian Bidegain Maizpide euskaltegiko kideak euskara zuzen erabiltzeko ahalkuak emango ditu. Aimar Maiz Goierriko Hitza egunkariko kazetariak, Lehengo Aztiri liburua oinarri hartuta, borondatezko kultur eta herri lanei buruz bere hausnarketa egingo du. Santos Beloki Hitz edo irri euskaraz elkarri elkarteko kidea eta Aitor Calvillo Segurako EBPNren koordinatzailea ere estudioan izango dira, saio jakinak aurkezteko.
Entzuleek iradokizunak edota galde-erantzunak irratiko telefono zenbakira, 943 80 10 41ra deituta eman ditzakete, saioak irauten duen bitartean edota bestela, bixibixi@euskalerria.org helbidera idatziz bidera ditzakete.