‘Finlandia’ saioan parte hartzeko deia legazpiarrei
ETB1 telebista kateko Finlandia saioan herrien arteko desafioak antolatu ohi dituzte. Legazpi eta Brinkola auzoaren artean bat egitekotan dira, eta gazteak bilatzen ari dira. 500 euro daude jokoan eta arratsalde bateko grabaketa izango da, martxoren 21...
ETB1 telebista kateko Finlandia saioan herrien arteko desafioak antolatu ohi dituzte. Legazpi eta Brinkola auzoaren artean bat egitekotan dira, eta gazteak bilatzen ari dira. 500 euro daude jokoan eta arratsalde bateko grabaketa izango da, martxoren 21ean 14:30etik 18:00etara egingo dutena. Interesa duten legazpiarrek 8-10 pertsonako koadrila osatu eta Finlandia@eitb.com helbidera email bat igorri beharko dute.