Legazpiko ibilgailu kopurua hazi egin da aurten ere, 64 ibilgailutan
Iaz baino 64 ibilgailu gehiago daude Legazpin. Hala ezagutarazi du Udalak. Urtero moduan, herritarrei ibilgailuen zerga kobraketaren berri ere eman die. 5.430 ibigailu daude osotara Legazpin. Legazpiko Udalak 595.317,99 euro jasoko ditu zerga honen bi...
Iaz baino 64 ibilgailu gehiago daude Legazpin. Hala ezagutarazi du Udalak. Urtero moduan, herritarrei ibilgailuen zerga kobraketaren berri ere eman die. 5.430 ibigailu daude osotara Legazpin.
Legazpiko Udalak 595.317,99 euro jasoko ditu zerga honen bilketatik. Egun herrian dagoen ibilgailuen gehiengoa turismoak dira; 4.652 osotara. Motoreak dituen zaldien arabera banatuta, 12 eta 13,99 zaldi fiskal bitartean dituzten autoak dira gehienak, 2.363. 127,75 euro ordaindu beharko dituzte hauek zerga moduan. Motozikletak eta ziklomotoreak 444 dira; kamioiak 163, eta autobusak 21. Traktoreak azkenik, 77 dira. Gainontzeko ibilgailuak atoiak edo zerga gabekoak dira. Hauen artean, 25 urtetik gora dituzten 159 ibilgailu daude, mugikortasun murriztua duten minusbaliatuen izenean matrikulatutako 113 eta nekazaritzarako 47 makina.
Ibilgailu kopurua 394 aletan hazi da 2007. urtetik. Urte guztietan hazi egin da, arloka jaitsierak eman diren arren. Hala, 20 zadi fiskaletik gorako turismoak, 3.000tik 999 kg bitarteko karga erabilgarriko kamioiak edo 25 zaldi fiskaletatik gorako traktoreak dira kopuru txikiagoan aurki ditzakegun ibilgailuetako batzuk. Aldiz, motozikleten kasuan esaterako, ia 80 ibilgailutan hazi da kopurua.
Bi modu daude zerga ordaintzeko. Ordainagiria helbideratu gabe dutenek, etxean jasoko duten agiriarekin Kutxako edozein ofizinatara jo beharko dute, ordainketa gauzatzera. Martxoaren 31ra arte dute horretarako. Ordainagiria helbideratuta dutenei aldiz, egun horetan kargatuko diete zergaren zenbatekoa.