Menpekotasuna duten adinekoak zaintzen aritzen direnentzat ikastaroa egingo dute Ordizian
Menpekotasuna duten adineko pertsonak zaintzen dituzten familientzako ikastaroa antolatu du Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate sailak datorren asterako. Hilaren 14tik 18ra izango saioa Jubilatuen egoitzan, 15:00etatik 17:00etara. Matia Institutuko Gero...
Menpekotasuna duten adineko pertsonak zaintzen dituzten familientzako ikastaroa antolatu du Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate sailak datorren asterako. Hilaren 14tik 18ra izango saioa Jubilatuen egoitzan, 15:00etatik 17:00etara. Matia Institutuko Gerontologikoak, Ingemak, koordinatutako ikastaroa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika sailak bultzatutako Sendian programaren barruan dago.
Ikastaroan parte hartzeko izena emateko epea bihar bukatuko da. Horretarako, udaleko gizarte ongizate sailera joan behar da 10:00etatik 13:00era, edo bestela telefonoz deitu: 943 80 56 10.
Landuko dituzten edukiak
Bost arlotan banatuko dituzte saioaren edukiak. Menpekotasuna duten pertsona adinduen problematikaz ariko dira; zaintzailearen zaintzari buruzko komunikazioa eta erlaxazio teknikak ere hizpide izango dituzte; osasun arloa eta laguntza teknikoa, euskarri sozialak, eta alde legal eta etikoak ere landuko dituzte