Adur Gorostidik irabazi du Argi Berri bertso sariketa
Adur Gorostidik (Larraitz, Abaltzisketa) irabazi zuen larunbatean Ordiziako Argi Berri elkartean jokatu zen bertso sariketa, entzuleek hala erabakita. Epaileen puntuaketaren arabera, berriz, Gorostidi bera eta Endika Igartzabal gabiriarra dira apirilaren 16an Gabiriako Osinalde elkartean jokatuko den finalerako sailkatu direnak. Gorostidi eta Igartzabalekin batera, Ainhoa Mujika (Beasain), Peio Ormazabal (Arrigorriaga), Iñaki Aleman (Irurita) eta Eneritz Arzallus (Errezil) aritu ziren kantuan. Igor Eguren izan zen gai-jartzailea, eta koplak kantatzeko garaian Josu Albisu eta Aiora Gorostizuren trikiti eta panderoa izan zituzten lagun bertsolariek. Sei bertsolariek Irriz eta malkoz izeneko bertso bilduma jaso zuten opari, eta entzuleek aukeratutako bertsolari gustukoenak, berriz, Joxe Antonio Mujika eskulturgileak egindako Txikia Saria oroigarria jaso zuen. Afaltzen 80 lagun elkartu ziren Argi Berrin, eta ondoren beste hainbat jende bildu zen saioa entzutera, tartean, aurreko kanporaketan kantuan aritutako bertsolariren bat edo beste. Ostiralean, Idiazabalen Ostiralean, hilak 8, Osinalde sariketarako baliagarria izango den hirugarren eta azken kanporaketa jokatuko da Idiazabalgo Elizalde elkartean. Bertan Saioa Alkaiza (Iruñea), Asier Azpiroz (Zubieta, Gipuzkoa), Xabi Igoa (Aramaio), Arrate Illaro (Getxo), Ane Labaka (Lasarte) eta Gorka Maiz (Gabiria) ariko dira bertsotan. Orduan jakingo da zein bi bertsolarik osatuko duten Osinaldeko finalerako seikotea. Aztiriko kanporaketan Odei Barroso eta Nekane Zinkunegi sailkatu ziren finalerako.
Adur Gorostidik (Larraitz, Abaltzisketa) irabazi zuen larunbatean Ordiziako Argi Berri elkartean jokatu zen bertso sariketa, entzuleek hala erabakita. Epaileen puntuaketaren arabera, berriz, Gorostidi bera eta Endika Igartzabal gabiriarra dira apirilaren 16an Gabiriako Osinalde elkartean jokatuko den finalerako sailkatu direnak. Gorostidi eta Igartzabalekin batera, Ainhoa Mujika (Beasain), Peio Ormazabal (Arrigorriaga), Iñaki Aleman (Irurita) eta Eneritz Arzallus (Errezil) aritu ziren kantuan. Igor Eguren izan zen gai-jartzailea, eta koplak kantatzeko garaian Josu Albisu eta Aiora Gorostizuren trikiti eta panderoa izan zituzten lagun bertsolariek.
Sei bertsolariek Irriz eta malkoz izeneko bertso bilduma jaso zuten opari, eta entzuleek aukeratutako bertsolari gustukoenak, berriz, Joxe Antonio Mujika eskulturgileak egindako Txikia Saria oroigarria jaso zuen. Afaltzen 80 lagun elkartu ziren Argi Berrin, eta ondoren beste hainbat jende bildu zen saioa entzutera, tartean, aurreko kanporaketan kantuan aritutako bertsolariren bat edo beste.
Ostiralean, Idiazabalen
Ostiralean, hilak 8, Osinalde sariketarako baliagarria izango den hirugarren eta azken kanporaketa jokatuko da Idiazabalgo Elizalde elkartean. Bertan Saioa Alkaiza (Iruñea), Asier Azpiroz (Zubieta, Gipuzkoa), Xabi Igoa (Aramaio), Arrate Illaro (Getxo), Ane Labaka (Lasarte) eta Gorka Maiz (Gabiria) ariko dira bertsotan. Orduan jakingo da zein bi bertsolarik osatuko duten Osinaldeko finalerako seikotea. Aztiriko kanporaketan Odei Barroso eta Nekane Zinkunegi sailkatu ziren finalerako.