Joaquim Rodriguezek irabazi du Zumarragan, esprint estu batean Samuel Sanchez mendean hartuta
jarraipen berezia egin du.
Ikusi 0 etapako kronika, goizaren hasiera, lasterketa prest,lasterketa hasi da, Zumarragatik lehen itzulia,Zumarragatik bigarren itzulia, Lasterketa amaiera edo eguneko argazki guztien galeria
Joaquim Rodriguez garaile lehen etapan,17:30 Joaquim Rodriguezek irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa. Samuel Sanchezi azken sprintean irabazi dio Rodriguezek. Etapa osoan zehar hiru txirrindulariko ihesaldiak gidatu du tropela baina azken txanpan taldeak mendean hartu du ihesaldia eta Antion Samuel Sanchez, ‘Purito’ Rodríguez eta Horner izan dira azkarrenak. Hemendik, Zumarragara jaitsi dira hirurak, azken sprinta ‘Purito’ Rodríguezen eta Samuel Sanchezen artean jokatzeko. Antion gora aipatzekoa da hainbat txirrindulariri ikusi zaion sufrimendu aurpegia, izan ere, azken maldan %24ko desnibela du aldapa honek.
Zumarragatik bigarren itzulia,16:00 16:15ak aldera egin dute ihesi doazen txirrindulariek Zumarragatik egin beharreko bigarren pasada, lasterketa hasi eta bi ordu eta erdi bete direnean. 15. kilometroan gertatu den hiru txirrindulariko ihesaldiak bere horretan jarraitzen du, nahiz eta tropelak denbora tartea lau minutu eta erdira murriztu duen. Zumarragako bigarren tarteko helmugan lehen etaparen 100. kilometroa bete dute txirrindulariek eta hau igarota, helmugarako 50 kilometro inguru falta zaizkie. 20 minutu inguruko atzerapena du lasterketak.
Zumarragara bidean Elosuko mendatea igaro dute txirrindulariek eta mendate honetako maldetan zaletu asko batu dira txirrindulariak animatzera. Beste hainbeste geratzea espero da Antion, etapa honetako maldarik gogorrena hau izango baita. Hala ere, Elosuko mendatean erorikoak ere gertatu dira eta Movistar Team taldeko Angel Madrazok (137) lasterketa utzi behar izan du. Ospitale batera eraman dute.
Antion 17:00ak inguruan izango dira txirrindulariak, Zumarragako plazan jarriko duten helmugara iritsi aurretik. Bidean hala ere, Aztiriako, Barbariseko eta Gabiriako mendateak igo beharko dituzte txirrindulariek, hirurak ere hirugarren mailakoak.
Faboritoetariko bat den Samuel Sanchezen taldea, Euskaltel-Euskadi, eta Leopard Trek taldea ari dira tropelean tiraka. Txirrindulariek hasiera batean Meategietako mendatea igo behar bazuten ere, azkenik Gabiriatik Liernira eta hemendik barrena Mutiloara jo dute, handik Zerain aldera egiteko. Meategietako errepidearen egoera izan daiteke aldaketa honen arrazoia.
Zumarragatik lehen itzulia,14:30 14:30ak aldera pasa da berriro ere lasterketa Zumarragatik. Gabiriako gaina izan da txirrindulariek euren bidean gainditu behar izan duten lehen oztopoa eta bertatik Garate (24, RAB), Verdugo (115, EUS) eta Ardila (182, GEO) izan dira aurretik igaro diren txirrindulariak. Jaitsieran itzuliko lehen erorikoa hartu du Butler-ek (36, BMC), baina azkar batu da berriro taldera. Atzetik, lasterketako lehen ihesaldia egin dute Rovny-k ( 8, RAD), Tankink-ek (28, RAB) eta Perget-ek (108, AG2R). 9 minutuko aldea izatera ere iritsi da hirukoa, baina uneotan 6:30 minutukoa da alde hau.
Lasterketa hasi da,13:30 13:30ean abiatu da Euskal Herriko Itzulia Zumarragatik. 149,5 kilometroko etapa aurretik, txirrindulariak jai giroan abiatu dira plazan jarrita zegoen irteeratik. Ordubete lehenago taldeen aurkezpenak hasi dituzte, eta hauekin batera, Goierri elkarteko txirrindulari eskolako kideak ere igo dira taldeen oholtzara, bertaratutako herritarren txalo artean.
Txirrindulariek “itzulia oso lehiatua” izango dela esan dute oholtzatik, aurrez nork irabaziko duen esaterik ez dagoela nabarmenduz. Taldeen “indarra” ere azpimarratu dute. Samuel Sanchezek esan duenez, “ondo dago faborito har zaitzatela. Irabazi nahi duenak borrokatu egin beharko du, talde guztiak oso indartsuak dira”. Frank Schleckek Samuel Sanchez jo du faboritotzat eta eguraldia erabakiorra izango dela ere aipatu du. Damiano Cunegok ere Sanchez jo du faboritotzat. Garikoitz Bravok bere aldetik “urduri” zeudela aitortu du, baina lasterketa hasi eta “lasaitzeko moduan” egongo direla. Antioko igoera entrenamenduetan piñoi txikiarekin igo dutela azaldu du baina gaurkoan, “hobeto igotzeko, piñoi handiagoa” jarriko dutela. Aurkezpenak berandu hasi dituztenez, azken taldeak presaka igaro dira oholtza gainetik.
Jarraian, 13:25ean, kontrolpeko irteera egin dute plazatik, 5 minutu beranduago geltoki intermodaletik irteera ofiziala eginez. Hasi aurretik ordea, minutu bateko isilunea gorde dute Japoniako lurrikarak eta tsunamiak eragindako biktimen omenez.
14:22ean pasako da lasterketa berriro ere Zumarragatik. Plazatik igaroko da, eta tarteko helmuga gisa puntuatzeko balioko du.
Lasterketa hasteko prest,13:00 Txirrindulari taldeen aukezpenak amaitzen dituztenean hasiko dute Euskal Herriko Itzulia Zumarragan. Eguraldi ona lagun, herritar asko bildu dira plazan, txirrindulariak gertutik ikusteko eta hasierarako 30 minutu falta direnean, helmugako hesiak jendez beteta daude jada. Taldeak banan-banan igotzen ari dira plazan jarri duten oholtzara eta Garikoitz Bravo lazkaotarrak “urduri” zeudela aitortu arren, “lasterketaren atzetik hitz egingo dugu” batekin agurtu du aurkezlea, irrifartsu.
Goiza esnatuz doa, 10:15 Goiza esnatzen doa Zumarragan, Euskal Herriko Itzuliaren azken prestaketa lanak amaitzen doazen bitartean. Antolatzaileak zintak eta hesiak jartzen ari dira eta auto gidariak aldiz, aparkatzeko lekuen bila. Txirrindulariak ere Zumarragako plazan biltzen hasiko dira aurki. Itzuliaren lehen etapa 13:30ean hasiko dute.
Atzoko 0 etapa Eguraldiak lagundu ez bazuen ere atzo 200 lagunetik gora batu ziren Goierri txirrindulari elkarteak antolatutako 0 Etapan. Askok ibilbide luzea egin zuten eta beste batzuek aldiz, etaparen zati batzuk hautatu zituzten, indarren arabera. Goiz goizetik Zumarragako plazan anoa postua jarri zuten antoltzaileek eta bertan fruituak, txokolatea, edari energetikoak, pastelak… jarri zituzten txirrindularien eskura. Jende asko aritu zen antolaketa lanetan eta txirrindulariek asko eskertu zuten hori. Txirrindulariek eurek aipatu zutenez, Barbariseko beherako aldapa arriskutsua zegoen atzo. 13:30ak eta 14:00ak artean Antion ziren txirrindulariak, gaurko etapak izango duen aldaparik gogorrena frogatzeko. Hemen, entrenamendu saioetan ari ziren bi talderekin egin zuten topo: Leopard eta Garmin taldeekin, hain zuzen. Hala, une batez txirrindulari profesionalek eta afizionatuek elkarrekin igo zuten etapako azken txanpa. Leopard taldeko Andy eta Frank Schleck anaiak ere aldapan gora joan ziren Urretxuko eta Zumarragako txirrindulariekin. Antion, profesionalek irrifartsu eta harrituta ikusi zituzten herriko txirrindulariak animatzera joan eta profesionalak txaloka hartu zituzten zaletuak.
Eguneko argazki guztien galeria
Lotutako albisteak:
• Etapa bihurri eta malkartsua, Euskal Herriko Itzulia hasteko
Joaquim Rodriguez izan da Zumarragako helmugan azkarrena. Samuel Sanchezekin sprint estua jokatu ostean gailendu da Rodriguez Euskal Herriko Itzuliko lehen etapan. Goierriko Hitzak etaparen eta Itzuliaren hasieraren
Joaquim Rodriguez garaile lehen etapan,17:30 Joaquim Rodriguezek irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa. Samuel Sanchezi azken sprintean irabazi dio Rodriguezek. Etapa osoan zehar hiru txirrindulariko ihesaldiak gidatu du tropela baina azken txanpan taldeak mendean hartu du ihesaldia eta Antion Samuel Sanchez, ‘Purito’ Rodríguez eta Horner izan dira azkarrenak. Hemendik, Zumarragara jaitsi dira hirurak, azken sprinta ‘Purito’ Rodríguezen eta Samuel Sanchezen artean jokatzeko. Antion gora aipatzekoa da hainbat txirrindulariri ikusi zaion sufrimendu aurpegia, izan ere, azken maldan %24ko desnibela du aldapa honek.
SAILKAPENA:
- Joaquim Rodriguez 4:02:42
- Samuel Sanchez d.b.
- Andreas Kloeden d.b.
- Chris Horner 01era
- Ryder Hesjedal 06ra
- Damiano Cunego d.b.