Telleriak eta Aiestaranek irabazi dute Astigarretako mus txapelketa
Florencio Telleriak eta Juan Migel Aiestaranek irabazi dute Beasaingo Astigarreta auzoko mus txapelketa. Guztira zortzi bikotek parte hartu dute aurten. Bigarren sailkatu den bikotea Asensio Mintegik eta Gregorio Lizarraldek osatutakoa izan da eta hir...
Florencio Telleriak eta Juan Migel Aiestaranek irabazi dute Beasaingo Astigarreta auzoko mus txapelketa. Guztira zortzi bikotek parte hartu dute aurten. Bigarren sailkatu den bikotea Asensio Mintegik eta Gregorio Lizarraldek osatutakoa izan da eta hirugarren egin dute Mateo Lizarazuk eta Jesus Janbidek.
Astigarretako elkarteko lehen bazkideen saria ere jaso dute Telleriak eta Aiestaranek. Mus txapelketa amaitu ondoren, urtero bezala, aurten ere afaria egin dute elkartean, eta guztira 24 lagun elkartu dira.