Xabier Zalduak irabazi du aizkora apustua
Xabier Zaldua zumarragarrak irabazi zuen atzo Raul Kastro nafarraren aurkako aizkora apustua, hiru kanaerdikoko aldea aterata, Donezteben (Nafarroa Garaia).
Hemezortzina kanaerdiko ebaki behar zituzten atzo eguerdiko apustuan, egur guztiak Raul Kastrok (29 urte; Urroz, Nafarroa Garaia) plazaratuta. Apustuan Xabier Zaldua (32 urte; Zumarraga, Gipuzkoa) nagusitu da alde handiz, eta horrenbestez, gipuzkoarrak jokatu dituen bi apustuak irabazi ditu, lehenago Ander Erasun menderatu baitzuen.
Alde bakoitzak 3.000 euro jarri zituen mahai gainean, eta gipuzkoarrak eraman ditu.