Goienizek antolatuta, ‘Camino’ filma ikusi ahalko da etzi Usurbe antzokian
Munduaren eraginetik babesteko, etxetik atera gabe bizi den familia baten istorioa kontatzen du Yorgos Lanthimos zuzendari Greziarrak Camino pelikulan. Familiako seme-alabek ezagutzen duten errealitate bakarra etxe barrukoa da. Kanpoko errealitatearek...
Munduaren eraginetik babesteko, etxetik atera gabe bizi den familia baten istorioa kontatzen du Yorgos Lanthimos zuzendari Greziarrak Camino pelikulan.
Familiako seme-alabek ezagutzen duten errealitate bakarra etxe barrukoa da. Kanpoko errealitatearekin duten lotura bakarra Christine izango da, senide gazteenen jakin-nahiak aseko dituena, eta familiako oreka apurtuko duena.
Pelikularen zuzendariak familiaren estatusari eraso egiten diola diote Goienizeko kideek, eta gurasoek seme-alaben segurtasuna bermatzeko egin ditzaketen gauzarik krudelenak deskribatzen dituela Lanthimosek.
Bihar, 21:00etatik aurrera, Usurbe antzokian ikusi ahalko da Camino pelikula, Goieniz zine klubak antolatutako hogeitahirugarren zikloaren barruan. Aurretik, oraindik zehaztu ez duten film labur bat ikusteko aukera egongo da.