Lampreko txirrindulariek Irizar enpresa bisitatu dute
Zumarragatik Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa abiatu aurretik Lampre taldeko txirrindulariak Irizar lantegian izan ziren asteartean, AMPO enpresarekin lankidetzan Irizarrek autobus bat jarri baitu talde italiarrarentzat. Gorka Herranz Irizarre...
Zumarragatik Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa abiatu aurretik Lampre taldeko txirrindulariak Irizar lantegian izan ziren asteartean, AMPO enpresarekin lankidetzan Irizarrek autobus bat jarri baitu talde italiarrarentzat. Gorka Herranz Irizarreko lehendakariak harrera egin ondoren, kirolariek lantegiko instalazioak bisitatu zituzten, Damiano Cunego taldeko liderra eta Aitor Perez Arrieta zegamarra buru zituztela, eta langileekin argazkiak ateratzeko tartea hartu zuten. Bukaeran zenbait opari elkartrukatu zituzten