‘May Gorostiaga… presente!’ lana ikusgai izango da Ordizian
Antzerki Garaia zikloaren barruan, Ordizian eskainiko duten azken saioa izango da ostiral gauekoa. May Gorostiaga… Presente! antzezlana eskainiko du izen bereko aktoreak. Egilearen hitzetan, inprobisazioa eta «unean uneko magia» bildu nahi ditu ikuskizunak. 22:15ean izango da, herri antzokian. Aktore, gidoilari, zuzendari eta klown moduan ibilbide oparoa egin du May Gorostiagak. Clownclusiones izenarekin, saio ugari eskaini ditu, bai Euskal Herrian eta baita nazioarteko hainbat jaialditan ere. May Gorostiaga… Presente! antzezlanean, hazi nahi ez duen ume baten azalean jarriko da aktorea. «Inspirazioa, inprobisazioa eta unean uneko magia» dira ikuskizunaren oinarriak eta magia hori sortzerako garaian, ikusleekiko harremana bilatzen du egileak. Hala, obra «antzezten den bitartean» idazten dela dio, eskenak aurreikusi ezin den moduan lotzen baitira elkarrekin; «ea nola azaltzen diozun hori SGAEri» dio umoretsu. Sarrerak aurrez erosi nahi dituenak, Barrena Kultur Etxean izango ditu salgai.
Antzerki Garaia zikloaren barruan, Ordizian eskainiko duten azken saioa izango da ostiral gauekoa. May Gorostiaga… Presente! antzezlana eskainiko du izen bereko aktoreak. Egilearen hitzetan, inprobisazioa eta «unean uneko magia» bildu nahi ditu ikuskizunak. 22:15ean izango da, herri antzokian.
Aktore, gidoilari, zuzendari eta klown moduan ibilbide oparoa egin du May Gorostiagak. Clownclusiones izenarekin, saio ugari eskaini ditu, bai Euskal Herrian eta baita nazioarteko hainbat jaialditan ere. May Gorostiaga… Presente! antzezlanean, hazi nahi ez duen ume baten azalean jarriko da aktorea. «Inspirazioa, inprobisazioa eta unean uneko magia» dira ikuskizunaren oinarriak eta magia hori sortzerako garaian, ikusleekiko harremana bilatzen du egileak. Hala, obra «antzezten den bitartean» idazten dela dio, eskenak aurreikusi ezin den moduan lotzen baitira elkarrekin; «ea nola azaltzen diozun hori SGAEri» dio umoretsu.
Sarrerak aurrez erosi nahi dituenak, Barrena Kultur Etxean izango ditu salgai.