Biok Zerbitzuakek EHU Araba hartuko du etzi Majorin
Joan den astean EAEko lehen mailara igotzeko faseko aurreneko partida Zarautzen kontra galdu ondoren (76-63), ligaxkako bigarren partida jokatuko du larunbatean Biok Zerbitzuak OKE saskibaloi taldeak Majorin EHU Arabaren aurka. Lehia 18:00etan da. Aurr...
Joan den astean EAEko lehen mailara igotzeko faseko aurreneko partida Zarautzen kontra galdu ondoren (76-63), ligaxkako bigarren partida jokatuko du larunbatean Biok Zerbitzuak OKE saskibaloi taldeak Majorin EHU Arabaren aurka. Lehia 18:00etan da. Aurreko asteburuan emandako itxura kaxkarrari buelta eman nahi diote ordiziarrek, eta liga guztian erakutsi duten joko maila berreskuratu. Arabarren aurkako bi partidak irabazi ditu ligan Biok Zerbitzuak OKEk, eta ondotxo dakite nola jokatu behar duten.
Taldeari babesa emate aldera, zuzendaritzak elastikoak, baloiak eta Donostiako Lagun Aro GBC taldearen partida ikusi ahal izateko sarrerak zozkatuko ditu zaleen artean. Partidaren atsedenaldian izango da hori.













