Eskugatx eta Aramotz mendizerretan barrena ibiltzeko irteera
Urretxuko Goierri kirol elkarteko mendi silak irteera bat egingo du datorren apirilaren 17an. Sugoiren eta Mikelatsen bizitokia ezagutuko dute, Urkiolako Parke Naturaleko Eskuagatx eta Aramotz mendizerretan barrena sartuz.
Eskuagatx eta Aramotz edo Legarmendi mendizerrek Arratiako eskualdea eta Durangaldea banatzen dituzte. Mendizerra hauek bat egiten dute Olarretako (635 m) lepoan. Paisaia karstikoa, malkarra eta lakarra dute, eta kareharria, elorri zuria eta mendiko larreak nagusitzen dira. Bi mendizerrek, Anbotoko mendiguneko tontorrekin batera Durangaldeko Mendiak izenez ezaguna den gune «ederra» osatzen dute.
Eskuagatx mendizerrako tontor garaiena Errialtabaso (1018 m) da, Arrietabaso izenez ere ezaguna dena. Leungane (1009 m) eta Mugarra (936 m) dira Aramotz mendizerrako mendi nabarmenenak.
Dimako Olabarrin emango diote hasiera 17ko ibilbide «ikusgarri» honi. Jentilzubiko arkupetik pasata Baltzolako kobazuloaren barrenean ibiliko dira, eta baita Abarokoarenean ere. Errialtabaso mendiaren tontorreretik Olarreta lepora jaitsiko dira, Leungane eta Mugarrikolanda zeharkatuz orozketara iristeko.
Goizeko zazpiretan biatuko dira 17an, elkartearen egoitza paretik. Izena emateko interesa dutenek kirol elkartera jo beharko dute.












