Igandera arte dago pilota txapelketa herrikoian izena emateko aukera
Beasaingo II. Pilota Txapelketa Herrikoiko izen ematea igandean amaituko da. Oraindik izena eman ez duten bikoteek, eta txapelketan parte hartu nahi dutenek, Sasoian Kirol Zentrora joan behar dute izena ematera, edo beasainpilotan@hotmail.es helbidera...
Beasaingo II. Pilota Txapelketa Herrikoiko izen ematea igandean amaituko da. Oraindik izena eman ez duten bikoteek, eta txapelketan parte hartu nahi dutenek, Sasoian Kirol Zentrora joan behar dute izena ematera, edo beasainpilotan@hotmail.es helbidera mezua bidali.
Txapelketan parte hartzeko izena ematen duten bikote guztiekin bilera egingo dute apirilaren 14an, osteguna, 19:30ean, Antzizar kiroldegian. Bileran, txapelketari buruzko xehetasunak emango dituzte antolatzaileek. Txapelketa apirilaren 29an hasiko da eta ekainaren 6an amaituko da, Loinatz jaien barruan. Kanporaketako partidak berriz, ostiral iluntzetan eta igande arratsaldetan izango dira.














