Lazkaoko kiroldegirako beste 430.000 euro emateko hitzarmena sinatu dute Aldundiak eta Udalak
Lazkaoko Udalak aurrez hitzartutako 430.000 euro jasoko ditu Joxemiel Barandiaran udal kiroldegia handitzeko proiektuarentzat. Atzo izenpetu zuten laguntza-hitzarmena Patxi Albisu alkateak eta Foru Aldundiaren Kirol eta Kanpo Ekintzako diputatu Iñaki ...
Lazkaoko Udalak aurrez hitzartutako 430.000 euro jasoko ditu Joxemiel Barandiaran udal kiroldegia handitzeko proiektuarentzat. Atzo izenpetu zuten laguntza-hitzarmena Patxi Albisu alkateak eta Foru Aldundiaren Kirol eta Kanpo Ekintzako diputatu Iñaki Galdosek. Guztira milioi bat euroko ekarpena egin du Aldundiak; 570.000 euro jasoak zituen udalak, eta gainontzekoa bideratzeko ituna itxi dute orain.
Kiroldegia berritzeko, hazteko eta sarbideak egokitzeko proiektu osoak bost fase ditu, eta laugarrena burutzen ari dira orain, barruko igerilekuen gainean bi solairu eraikita. Sarbide berria eta kanpoko igerilekuetara joateko komunikazio dorrea –hirugarren fasekoa– bukatzear dira. Ekainerako irekiko dute sarrera hori, igerileku denboraldia hasterako. uda ondoren segiko dute hazteko lanekin, gune lehorreko kirol aretotan 850 metro koadro egiteko.
Albisuk esan duenez 2.134 bazkide ditu gaur egun kiroldegiak, eta «inbertsio soziala» da. «Heziketa aldetik baloreak lantzen dira, eta ongizatea nahiz aisialdia uztartzen ditu».
Galdosek esan du kiroldegietan «bigarren belaunaldia» dela. «Orain 30 urte egin ziren asko, eta berritzea edo beharrizanetara egokitzea tokatzen da gaur egun». 24 milioi bideratu zituen Aldundiak horretara, nahi krisiagatik murriztu egin den kopurua.













