Subeltza eguna ospatuko dute zapatuan Gaztetxean
Legazpiko musika taldeak biltzen dituen Subeltza elkarteak jaialdia egingo du etzi gauean Legazpiko gaztetxean. Urtero antolatu ohi duten festa izango da, herriko taldeei oholtzara igo, eta herritarren aurrean kontzertuak eskaintzeko aukera ematen dien...
Legazpiko musika taldeak biltzen dituen Subeltza elkarteak jaialdia egingo du etzi gauean Legazpiko gaztetxean. Urtero antolatu ohi duten festa izango da, herriko taldeei oholtzara igo, eta herritarren aurrean kontzertuak eskaintzeko aukera ematen diena. Normalean herritarren aurrean lehen aldiz jotzeko aukera ematen diete elkartean sartu berri diren taldeei.
Hasiera batean pasa den astebururako zuten programatuta musika jaialdia. Hala ere, taulagainera igo behar ziren taldeak atzera bota ziren azken unean, eta jaialdia apirilaren 8ra atzeratzea erabaki zuten. Karteleko taldeak ere beteranoagoengatik aldatu dituzte eta hala, Dirty Shadows, Elbereth, 1/4 D hora eta Deaf Squad izango dira etzi gaztetxean ikusgai eta entzungai egongo diren taldeak.
Berrikuntza moduan, aurtengo jaialdian Gibson Les paul kitarra elektriko bat zozketatuko dute. Errifarako txartelak gaztetxean, eta Karibe Zaharra eta Arrano tabernetan jarri dituzte salgai. Biharko jaialdian ere izango da zozketarako txartelak eskuratzeko aukera, izan ere, sarrera bakoitzarekin txartel bat ere emango baitute. Sarreraren kostua 4 eurokoa izango da.













