Mairiko kideak Zumarragako geltokian, goizean.
Urretxuko eta Zumarragako Mairi etxekoandreen elkarteko kideek martxa erdia ospatu zuten atzo. Urtero antolatzen duten ibilaldia da eta iaz Zumarragatik eta Urretxutik Azkoitiara joan ziren. Aurten Legorretatik Tolosara joan dira, bidegorritik. Zumarragatik trenez joan ziren abiapuntura (irudian). Tolosan bazkaria egin zuten eta arratsaldean berriro ere trenez itzuli ziren. Alex Areizaga