Txikienen parkea zabalik da Urretxun eta Zumarragan
Gaur eta bihar ere zabalik egongo da Lizeo azpiko lokalean oporraldirako prestatu duten jolas gunea. 2 urtetik aurrerako haurrei zuzendutako parkea da, txiki txokoa, tailerrak, saskibaloi uztaia edota ohe elastikoa biltzen dituena. 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era irekiko ditu ateak eta sarrerak 2 euro balioko ditu saio bakoitzeko.