Udanako IV. Igoeran Goierri Garaiko sei pilotuk hartuko dute parte zapatuan
Oñatitik Legazpirako bidea autozalez beteko da etzi, Udanako VI. Igoeran. 15:00etan hasiko dituzte proba ofizialak, eta osotara 4,460 kilometroko bide zatia igo beharko dute gidariek. Oñatin hasi eta Udanako portuaren gainean amaituko da igoera, GI-2630 errepidean. Euskadiko eta Gipuzkoako Mendiko Txapelketetarako baliagarria izango da proba, eta baita beste zortzi txapelketetarako ere, horien artean, IV. Renault Turbo Koparako edota junior mailako hainbat kopetarako. Autoak eta gidariak 9:30etan hasiko dira Oñatin biltzen eta 13:00ak aldera moztuko dute Legazpirako bidea. Azterketa teknikoak goizean zehar egingo dituzte, eta atzetik, 13:00etan emango dute parte hartzera baimendutako ibilgailuen zerrenda. Ordu berean autoen aurkezpena ere egingo dute irteera lekuan. Lehen entrenamendu saioa, lasterketaren aurretik, 15:00etarako programatu dute. Lasterketan Goierri Garaiko hainbat pilotuk hartuko dute parte, hala nola, Jon Etxeberriak (Renault Clio Sport), Mikel Ugarteburuk (Citroen C2 VTS), Egoitz Mujikak (Peugeot 309 GTI), Eñaut Ortizek (Opel Kadett GSI), Xiker Ayerzak (Peugeot 205 GTI) eta Joanes Uriak (Opel Kadett GSI 16v). Hauekin batera Aitor Zabaleta (Lola BMW), Txus Jaio (BMW 325i), Sergi Morilla (BMW M3 E36) edota Ruben Nogueiras (Silver Car S2) ere ibiliko dira Udanako aldapetan gora ikuskizuna eskaintzen. Informazio guztia Euskadiko Rally federazioaren webgunean dago eskuragarri.
Oñatin hasi eta Udanako portuaren gainean amaituko da igoera, GI-2630 errepidean. Euskadiko eta Gipuzkoako Mendiko Txapelketetarako baliagarria izango da proba, eta baita beste zortzi txapelketetarako ere, horien artean, IV. Renault Turbo Koparako edota junior mailako hainbat kopetarako.
Autoak eta gidariak 9:30etan hasiko dira Oñatin biltzen eta 13:00ak aldera moztuko dute Legazpirako bidea. Azterketa teknikoak goizean zehar egingo dituzte, eta atzetik, 13:00etan emango dute parte hartzera baimendutako ibilgailuen zerrenda. Ordu berean autoen aurkezpena ere egingo dute irteera lekuan. Lehen entrenamendu saioa, lasterketaren aurretik, 15:00etarako programatu dute.
Lasterketan Goierri Garaiko hainbat pilotuk hartuko dute parte, hala nola, Jon Etxeberriak (Renault Clio Sport), Mikel Ugarteburuk (Citroen C2 VTS), Egoitz Mujikak (Peugeot 309 GTI), Eñaut Ortizek (Opel Kadett GSI), Xiker Ayerzak (Peugeot 205 GTI) eta Joanes Uriak (Opel Kadett GSI 16v). Hauekin batera Aitor Zabaleta (Lola BMW), Txus Jaio (BMW 325i), Sergi Morilla (BMW M3 E36) edota Ruben Nogueiras (Silver Car S2) ere ibiliko dira Udanako aldapetan gora ikuskizuna eskaintzen.
Informazio guztia Euskadiko Rally federazioaren webgunean dago eskuragarri.














