Hauteskunde lehiarako prest
Ofizialki maiatzaren 6an emango diote hasiera udal eta foru hauteskundeetarako kanpainari, baina aurrez hainbat urrats eman behar izan dute alderdi politikoek zein koalizioek hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko. Apirilaren 18an, astelehenean, bukatu zen zerrendak aurkezteko epea eta handik bi egunera argitaratu zituzten udal eta foru hauteskundeetarako hautetsien zerrendak, horien artean Goierriko 22 herrietakoak. PP da herri guztietan zerrendak aurkeztu dituen bakarra, nahiz eta kasu gehienetan zerrendako hautagaiak kanpokoak izan. Bildu EA-k, Alternatibak eta independente ezkertiarrek osatutako koalizioak hamabost herrietan aurkeztu ditu zerrendak eta baita PSE-EEk ere. EAJ-k zazpi herritan osatu ditu hautagai-zerrendak, Aralarrek eta Ezker Batuak bosna herritan eta Hamaika Batek,berriz, lautan. Goierriko hamalau herritan zerrenda independenteak aurkeztu dituzte.
Eskualdeko hiru herri handitan, Beasainen, Ordizian eta Urretxun, zazpi alderdi eta koalizio politiko aurkeztuko dira: Aralar, Bildu, EAJ, Ezker Batua-Berdeak, Hamaika Bat, PP eta PSE-EE. Zumarragan H1! izan ezik, beste guztiak; Legazpin Aralar ez beste guztiak, eta Lazkaon berriz, lau hautagai-zerrenda izango dira: Bildu, EAJ, PP eta PSE-EE.
Herritarren zerrenda bakarra
Eskualdeko herririk txikienetan, hau da, Altzagan, Araman, Ezkio-Itsason, Gaintzan, Mutiloan eta Zerainen bina zerrenda aurkeztu dituzte, bata herritarrek osatutakoa eta bestea, kanpoko hautagaiekin PPk osatutakoa hautagai-zerrenda.
Altzagako, Mutiloako eta Zeraingo zerrendaburuak duela lau urteko berberak dira. Araman eta Gaintzan aldiz, alkategai berriak izendatu dituzte.
Ezkio-Itsason ere herritarrek osatutako zerrenda bakarra izango da aurten. Duela lau urte, hasieran bakarra ateratzekoak baziren ere, azken unean bi aurkeztu zituzten: Ezkio-Itsaso Elkarlanean eta Ezkio-Itsasoko Herrikideak. Lehenengoaren zerrendaburu Tomas Etxaniz zen, eta bigarrenarena Joseba Etxezarreta. Udal hauteskundeetan bozka kopuru berbera eskuratu zuten, 185na bozka eta akordioa sinatu zuten: lau urteko alkatetza erdi eta erdi banatzea. Aurten, zerrenda bakarraren aldeko hautua egin dute. Zerrendaburua Tomas Etxaniz da, azken bi urtetan alkate izan dena eta bigarren postuan Joseba Etxezarreta joango da, lehen zatian alkate izan zena.
Biztanle kopuruari dagokionean herri txikia izan arren, Gabirian bi herri zerrenda osatu dituzte: Gabiria Aurrera eta Auzo Artea. 1995era arte bi zerrenda aurkezten zituzten Gabirian: bata, Auzo Artea eta bestea, EA. 1999an bateratzeko erabakia hartu zuten eta Gabiria Hautesle Elkartea izenarekin zerrenda bakarra atera zuten. 2003 eta 2007ko udal hauteskundeetan batetik, Gabiria Hauteske Elkartea eta bestetik, ezker abertzalearen plataforma aurkeztu zituzten. Aurten berriz ere bi zerrenda izango dira hausteskundeetan, biak herriko zerrendak.
Zerrenda gehiago
Aipagarria da Olaberriaren kasua ere, 948 biztanle eduki arren sei zerrendari bozka emateko aukera izango baitute herritarrek: Bildu, EAJ, Olaberriarekin eta Olaberritarrak, Olaberriko Herri Elkartea, PP eta PSE-EE. Olaberriko Herri Elkartea aurkezten den lehendabiziko aldia da.
Zaldibiaren kasuan lau hautes-zerrenden artean aukera egin ahal izango dute bertako biztanleek: Bildu, PP, PSEE-EE eta Zaldibian Herrigintzan. Deigarria da Aralarrek hautagaitza aurkeztu ez izana Zaldibian. Aralarrek legealdi bat erdi egin ditu gutxi gora behera Zaldibian, bigarren legegintzaldiaren erdi aldera dimisioa aurkeztu baitzuten eta horren ondorioz Kudeaketa Batzordea eratu baitzen bertako Udala kudeatzeko.
Azkenik, aipatu aurten Legorretan ez dela EAJrik aurkeztuko. Lau hautes-zerrenda izango dira: Bildu, Legorreta Bizirik, PP eta PSE-EE. Lehendabiziko aldia da Legorreta Bizirik taldea hautes-lehian sartuko dena.
Hona Goierriko herrietan alderdiek eta koalizioek aurkeztu dituzten zerrendaburuak:
ALTZAGA
-Artea Taldea. Imanol Mujika.
-PP. Tomas Garvin.
ARAMA
-Aramako Herri Batzarra. Jose Mari Arizmendi.
-PP. Angel Gil.
ATAUN
-Bildu. Igor Aierbe.
-Herrigintza. Bittor Oroz.
-PP. Jose Gines.
-PSE-EE. Luis Maria Aranburu.
BEASAIN
-Aralar. Unai Baztarrika.
-Bildu. Koldo Agirre.
-EAJ. Aitor Aldasoro.
-EB-Berdeak. Julene Hidalgo.
-H1!. Josi Insausti.
-PP. Julio Herreros.
-PSE-EE. Fernando Boada.
EZKIO-ITSASO
-Ezkio-Itsasokoak. Tomas Etxaniz.
-PP. Fernando Diez.
GABIRIA
-Auzo Artea. Ibon Elgarresta.
-Gabiria Aurrera. Ainhoa Aizpuru.
-PP. David Marina.
GAINTZA
-Gaintzako Herria. Doroteo Caballero.
-PP. Maria Teresa Chocano.
IDIAZABAL
-Bildu. Dani Oiarbide.
-Izal Bai. Ioritz Imaz.
-PP. Juan Fancisco Hurtado.
-PSE-EE. Jose Ignacio Pariente.
ITSASONDO
-Bildu. Areti Gkika.
-PP. Isidro Zorrilla.
-PSE-EE. Maria Elvira Kortajarena.
LAZKAO
-Bildu. Azeari Sumakila.
-EAJ. Patxi Albisu.
-PP. Jose Maria Murgiondo.
-PSE-EE. Juan Manuel Serna.
LEGAZPI
-Bildu. Kepa Urzelai.
-EAJ. F. Javier Iraeta.
-EB-Berdeak. Raquel Ropero.
-H1!. M. Aranzazu Arizmendi.
-PP. Roberto Fernandez.
-PSE-EE. Oscar Valbuena.
LEGORRETA
-Bildu. Bakartxo Mendez.
-Legorreta Bizirik. Pedro Jose Iturrioz.
-PP. Maria Isabel Olarte.
-PSE-EE. Maria Arritokieta.
MUTILOA
-Mutiloako Herri Kandidatura. Iñaki Ugalde.
-PP. Aurora Herranz.
OLABERRIA
-Bildu. Iñigo Sarasola.
-EAJ. Bixente Mendez.
-OEO. Jokin Garmendia.
-OHE. Bernardo Aldasoro.
-PP. Jose Maria Bueno.
-PSE-EE. M. Isabel Sanchez.
ORDIZIA
-Aralar. Mikel Leunda.
-Bildu. Igor Eguren.
-EAJ. Jose Miguel Santamaria.
-EB-Berdeak. Maijo Vazquez.
-H1!. Jose Arizmendi.
-PP. Maria Isabel Ugarte.
-PSE-EE. Ignacio Dubreuil.
ORMAIZTEGI
-Bildu. Rosario M. Urkia.
-Orbel. Jon Intxausti.
-OHT. Sabin Ezkurdia.
-PP. Cesareo Ruiz.
-PSE-EE. Jose Raimundo Cuesta.
SEGURA
-Bildu. Eluska Gerriko.
-PP. Alberto Bueno.
-PSE-EE. Susana Corcuera.
-Segura Lantzen. Maixabel Telleria.
URRETXU
-Aralar. Aitor Zaldua.
-Bildu. Oihane Zabaleta.
-EAJ. Itziar Agirre.
-EB-Berdeak. Ander Perez.
-H1!. Luis Angel Tellez.
-PP. Oscar Silva.
-PSE-EE. Lucio Hernando.
ZALDIBIA
-Bildu. Jose Antonio Etxabe.
-Zaldibian Herrigintzan. Aitor Olano.
-PP. Andrea Fabra.
-PSE-EE. M. Blanca Roncal.
ZEGAMA
-Aralar. Aitor Zabaleta.
-Bildu. Urko Gomez.
-PP. Trinidad San Roman.
-PSE-EE. Mikel Aingeru Telletxea.
ZUMARRAGA
-Aralar. Sebastian Iturriotz.
-Bildu. Xabier Barriola.
-EAJ. Iñigo Peñagarikano.
-EB-Berdeak. Xabier Sanchez.
-PP. Begoña Pereira.
-PSE-EE. Mikel Serrano.













