Beasainek bana berdindu du etxean Portugaleteren kontra

Beasainek puntu bakarra lortu du etxean, Portugaleteren kontra bana berdindu eta gero. Iñaki Polaren mutilek agur esan diote dagoeneko igoerako play offa jokatzeko aukerari, baina bosgarren postuari eutsi nahi diote. Partida lehiatua eta orekatua izan da eta erritmoa etxekoek jarri badute ere, aurreneko zatian ez dute asmatu euren aukerak aprobetxatzen. 24. minutuan eztabaidarako jokaldia izan da; Portugaleteko atezainaren eta defentsa baten artean, ateko marra gainetik atera dute baloia, baina ez da sartu, epailearen ustetan. Bigarren zatian ere gehiago izan da Beasain, baina bizkaitarrek aurrea hartzea lortu dute, Javi Gonzalezek buruz egindako gol bati esker. Alberto Alejandrok berdindu du partida etxekoentzat, buruz egindako beste erremate batekin.

Beasainen eta Portugaleteren arteko partida, gaur.

Beasainek puntu bakarra lortu du etxean, Portugaleteren kontra bana berdindu eta gero. Iñaki Polaren mutilek agur esan diote dagoeneko igoerako play offa jokatzeko aukerari, baina bosgarren postuari eutsi nahi diote. Partida lehiatua eta orekatua izan da eta erritmoa etxekoek jarri badute ere, aurreneko zatian ez dute asmatu euren aukerak aprobetxatzen. 24. minutuan eztabaidarako jokaldia izan da; Portugaleteko atezainaren eta defentsa baten artean, ateko marra gainetik atera dute baloia, baina ez da sartu, epailearen ustetan.

Bigarren zatian ere gehiago izan da Beasain, baina bizkaitarrek aurrea hartzea lortu dute, Javi Gonzalezek buruz egindako gol bati esker. Alberto Alejandrok berdindu du partida etxekoentzat, buruz egindako beste erremate batekin.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa