2011/4

Yurre Ugarterekin solasaldia egingo dute batxilergoko ikasleek

Etzi, apirilak 13, Yurre Ugarte idazlearekin solasaldia egingo dute Legazpiko batxilergoko ikasleek. “Gasolindegian” liburuaren inguruan ariko dira. 10:30ean hasiko dute tertulia, kultur etxeko areto nagusian.

Legazpiko Hitza

Euskarazko irakurle taldea bihar elkartuko da zazpigarrenez

Xabier Montoiaren ''Gasteizko hondartzak'' liburua izango dute aztergai, bihar, arratsaldeko zazpietatik aurrera Urretxuko liburutegian.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Jende asko elkartu da Beasainen Bareak elkarteak antolatutako desfilea ikusteko

Jende ugari bildu du Bareak elkarteak antolatutako desfileak, Beasaingo San Martin plazaren azpian. Elkarteko hogei denda ari dira parte hartzen eta udaberrian zein udan salgai izango dituzten kolekzioak ikus litezke bertan. Desfilearen helburua, herri...

Goierriko Hitza

Bi urteko ume bat hil da Beasainen, ibilgailu batek harrapatuta

Berria.info - Bi urteko ume bat hil da Beasainen, Arriaran inguruko baserri bide batean ibilgailu batek harrapatuta, Ertzaintzak esan duenez. Atzo iluntzean gertatu zen istripua, zortziak baino pixka bat lehenago. Medikuak hara joan zirenerako haur...

Beasaingo Hitza

Ehun urte igaro dira ELA sindikatua sortu zutenetik

Eusko Alderdi Jeltzaleak bultzatuta, sortu zen “Solidaridad de Obreros Vascos” erakunde sindikala 1911ko uztailaren 23an. 178 langilek araudia onartu ondoren sortu zuten gaur egun ELA izena daraman sindikatua. Aurten ehun urte betetzen ditu, eta urteurreneko ospakizun nagusia Bilbon egingo badute ere ekainaren 11n, aurretik Euskal Herriko eskualde ezberdinetan ari dira egiten ospakizun ekitaldiak. Goierriri dagokion ekitaldia gaur egin dute Beasainen, Igartza jauregian. Bertan elkartu dira ELAko hainbat militante historiko eta gaur egun haien lanarekin jarraitzen duten beste hainbat kide. Sindikatuaren historia biltzen duen erakusketa ikusiz hasi dute urteurrena, eta ondoren hainbat militantek urte hauetan guztietan bizi izan dutena azaldu dute. Umore puntuan baina seriotik landu dute gaia, eta gutxienez beste ehun urte lanean jarraitzeko asmoa azaldu dute. Horretarako, ordea, gazteen beharra azpimarratu dute. Sindikatuak Goierrin izan zuen hasiera eta sorreratik ELAk egin dituen kongresuak eta data gogoangarrien errepasoa egin dute Anjel Mari Garmendia eta Juanjo Mujika militante historikoek. Luis Laskurainek eta Aitor Agirrek eskualdean sindikatuak izan duen bilakaera eta etorkizunari begira lan egiteko duten gogoa azaldu dute. Egoitz Iturbe, Oria bailarako arduradunak, amaitu du kontakizunekin. Bera ELAn hasi zeneko garaiak gogoratu ditu, eta aurrera begira beste ehun urte betetzeko lan egiten jarraitu behar dela azpimarratu du. Historia iruditan eta dokumentuetan [...]

Eskeine Legorburu

Itsasondon Herri Eguna ospatuko dute bihar, gazte taldeak herrigintza sustatzeko prestatu duen lehen ekitaldia

Itsasondoko I. Herri Egunari iritsi zaio plazan gorpuzteko ordua. Bihar, larunbata, arratsalde aurrenetik hasita gauera arte luzatuko den egitarauarekin ospatuko dute herriko eragileak, elkarteak eta norbanakoak biltzea eta herrigintzan sakontzea helburu duen festa. Itsasondoko Gazte Taldeak hilabeteak igaro ditu prestatzen, eta «urduritasun puntuarekin» daude, azkeneko xehetasunak lotzen ari diren bitartean. Bihar 16:00etan hasiko da festa, haurrentzako eta nerabeentzako prestatu dituzten jolasekin. Jai giroa zabaldu nahi dute plazan; horretarako patata-tortilla lehiaketa egingo dute, 19:00etan hasita, izena emana duten zortzi taldek. Festarekin jarraitzeko afaria bertan egin nahi duenak ogitartekoak jateko aukera izango du 21:00etan. Azkenik, gau giroan murgilduta, Egurra ta Kitto musika taldeak kontzertua egingo du. Bukatutakoan ero jolasak iragarri dituzte gazteek. Herri Egunarekin herrigintza indartu nahi dute Itsasondon. Ekimena eta ideia gazte taldetik erne da. Hain zuzen, gazteria biltzeko eta Itsasondon bertan gizarte, kultura, aisialdi nahiz bestelako jarduerak aurrera ateratzeko taldea bera proiektu beraren barruko adaxka da. Udalak eta Aldundiak hauspotuta Emanzipakzio programa garatu dute, nerabezarotik gaztetasunera iragateko garaian herritartasun balioak barneratu eta atzera herrirako fruituak sor ditzaten animatzeko. Biharko jaialdiaren une batean aurkeztuko dute gazteek sortu duten taldea, herrikideen aurrean. 18:00etan prentsaurrekoa egingo dute euren burua aurkeztu, eta esku artean dituzten ideiak nahiz egitasmoak azaltzeko. Gazte taldean dabilen Maddi Alberdik [...]

Aimar Maiz

Subeltza eguna ospatuko dute zapatuan Gaztetxean

Legazpiko musika taldeak biltzen dituen Subeltza elkarteak jaialdia egingo du etzi gauean Legazpiko gaztetxean. Urtero antolatu ohi duten festa izango da, herriko taldeei oholtzara igo, eta herritarren aurrean kontzertuak eskaintzeko aukera ematen dien...

Legazpiko Hitza

”20.000 leagues under the sea” gaur Klasikoak DVDan egitarauaren barruan

Butak 21 zine klubak Klasikoak DVDan zikloaren baitan, itsasoarekin lotutako fantasiazko filma proposatzen du gaurko.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gaur hasiko du Korrikak 17. edizioa Trebiñun

Donostian amaituko da hilaren 17an eta Zumarraga eta Urretxutik apirilaren 14an igaroko da Korrika goizean goiz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Sorterria iturri denean

Duela hiru urte, hamar euskal artista elkartu eta Senperoko Larraldea etxean jarri zuten aurreneko erakusketa. Hasieran hamar lagun ziren; esperientziadunak batzuk, zaletasunez margotzen zutenak besteak. Pixkanaka ordea, Euskal Herriko bazter guztietako artistak batzen joan zaizkie. Talde irekia da eta Euskal Herrian artea zabaltzea dute helburu, «jendea erraz iritsi daitekeen tokietan aurkeztuta». Ez dute estilo jakin bat jarraitzen, bakoitzak  bere lan egiteko modua eta teknika du. Baina gauza batek lotzen ditu denak, arte garaikidearekiko eta euren sorterriarekiko duten loturak. Ur taldea izenarekin bataiatu zuten mugimendu hura batean eta bestean ari da beraien lanak erakusten. Banaka euren obra zabaltzeko zailtasunak ikusten zituzten, Euskal Herrian «arte garaikidea ezezaguna» baita oraindik ere, elkartetik diotenez; «hori gainditzea da elkartearen gaur egungo proiektu nagusietako bat». Herriz herri egiten ari diren ibilbide horretan, hiru asteko geldialdia egin dute Ordizian. Ostiralera bitartean daude haien lanak ikusgai, Barrena jauregian. Juan Manuel Galarraga zaldibiarra da Ur taldeko kideetako bat. Lapurdin bizi da egun, eta pasa den astean, erakusketa bisitatzen izan zen, bere senideekin batera. Gustora dago, erakusketa ikustera jende dezente etortzen ari dela eta; «asko zaldibiarrak» dio. Erakusketan dituen lanetan, dantzariak, akelarre bat eta Txindoki mendia ikus daitezke. Bere lagun batek, Mikel Ibarguren idazleak egindako poema banarekin lagundu ditu bere [...]

Goierriko Hitza

Idiazabal gazta eta Biasteriko ardoa oinarri hartuta hainbat ekitaldi egingo dituzte asteburuan Idiazabalen

Idiazabal eta Biasteri (Arabar Errioxa) herriak ardatz hartuta, gaztaren eta ardoaren bueltan hainbat ekitaldi egingo dituzte asteburu honetan Idiazabalen. Bertan izango da Biasteriko ordezkaritza zabala ere. Asteburuan egingo dituzten jarduera horiek duela bi urte Goierri eskualdean hasitako bidearen jarraipena dira. Ordizian ospatutako jardunaldi gastronomikoen ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko, Asturiaseko eta Kataluniako hainbat ordezkarirekin bilera egin zuten Idiazabalen, turismo destinoak eta produktu gastronomikoak lotzeko helburuarekin. Patxi Plazaola Goiturreko presidentearen hitzetan, «horren ondorioz etorri da Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak produktu turistikoak sendotzeko asmoarekin diseinatu duen gastronomia plana, eta bertan Goierriko turismoak leku garrantzitsua hartzen du». Elkarlana helburu Gastronomia plan horretan jakiak, museo gastronomikoak, merkatuak, azokak, jatetxeak eta interes berezia duten leku gastronomikoak aipatzen dira. Goierrin ere badaude eta Plazaolaren arabera, «horiek plazaratzeko kanpora atera behar da, baina gertukoekin hasi behar dugu. Ezin gara New Yorkera joan, gertukoek ezagutzen ez bagaituzte». Zentzu horretan herrietan ekintza desberdinak antolatzen ari direla esan zuen, «kasu honetan ardoa eta gazta uztartzeko asmoz. Eta horixe da Goiturrek bultzatu nahi duena, elkar-ezagutza eta elkarlana». Herritik sortzen diren horrelako ekimenak beraz, babestu egingo dituztela zioen, «baina kontutan hartu behar da ez dela Idiazabal mailako ekitaldia bakarrik, Idiabazabal bailara baten barruan baitago, Goierrin». Biasterira bisita Idiazabalen egindako bileraren eta sortutako harremanen [...]

Estitxu Imaz

Oinezkoen gunean isunak jartzen hasiko dira

Herri erdiguneko oinezkoen gunea modu egokian erabiltzeko egokitze lanak amaituta, aurrerantzean oinezkoentzako guneko araudia errespetatzen ez duten gidariei isunak jartzen hasiko dira udaltzainak. Zirkulario Erregelamendu Orokorreko 146. artikulua ja...

Eskeine Legorburu

Jubilatuen Kultur Asteak gaina joko du asteburuko ekintzekin

Asteburuan dantza eta antzerki saioak izango dituzte Zumarragako erretiratuek antolatu duten egitarauan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Trebiñura irteera antolatu du Ostadarrek

Igande honetan izango da irteera; Gasteiztik abiatuta Kutzemendi, Lendiz eta Arrieta gainak igoko dituzte, besteak beste.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa