
Joan den igande gauean, bi gizonezko emakume bat bortxatzen saiatu ziren Ordizian. Sexu eraso horren aurrean, Kimetz Emakume Elkarteak elkarretaratzea deitu du. Gaur iluntzean elkartuko dira, plaza nagusian, erasoa salatu eta biktimari elkartasuna adierazteko. Kimetz elkartetik azaldu dutenez, «emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketa onartezina da». Baina ez hori bakarrik, «ziur aski, emakumeok bizitzaren hainbat esparrutan dugun diskriminazioaren adierazpen larriena» ere badela uste dute. Hala, emakumeen kontrako indarkeria eta bazterkeria «egiturazkoak eta dimentsio anitzekoak» direla diote, eta horrekin bukatzeko, erakundeen eta herritarren inplikazioa eskatu dute. «Ezinbestekoa da erakunde publikoek zein gizarteak, bere osotasunean, gaiarekiko konpromiso garbia hartzea». Hori guztia dela eta, Kimetz elkarteak ordiziarrei dei egin die gaurko elkarrateratzean parte har dezaten; «herriko emakume batek jasan duen bortxaketa gaitzesteko eta emakumeari gure elkartasuna adierazteko». Kimetzen ustez, «ordiziarrok eman beharreko erantzunak inplikazio horren isla» izan behar du. Gaur, iluntzeko 20:00etan bilduko dira plaza nagusian. Gertakariak, igande gauean izan ziren. Hainbat iturrik zabaldu dutenez, 23:00ak aldera, bi gizonezkok emakume bati eraso egin eta bortxatzen saiatu ziren, Urdaneta kalean. Bizilagun batek oihuak entzun eta emakumea laguntzera jaitsi zen; ordurako, ihes egin zuten bi gizonezkoek. Gaitzespena eta elkartasuna Ordiziako Udaleko bozeramaleen batzordeak, igandeko gertakaria «irmoki salatu eta deitoratu» du eta ohar baten bidez elkartasuna [...]

Janariak eta produktuak ekainaren 10era arte jasoko dituzte; gainera, Oporrak Bakean egitasmoaren bitartez, 24 bat haur ekarri nahi dituzten udan Goierri...

Zortzi talderen artean egin zen lehian hirugarren postua lortu zuten trialtoi taldeko neskek; mutilek aldiz, 19.ean amaitu zuten 29 talderen artean....

AHTren kontra protesta egin zuen ekintzaile bat epaitu dute gaur goizean Donostian, 2008ko udaberrian, Ordizian egindako protesta bat dela eta. Hasiera batean, fiskaltzak 6 urteko kartzela zigorra eskatuko zuela iragarri zuen, «autoritateari atentatua...

Pasa den astetik datorren uztailaren 31ra bitartean izango da martxan, esperientzia pilotu moduan. Gerontologikoko erabiltzaileei, senideei eta Nagusilaneko kideei zuzenduta dago.