2011/5

Banksyren ”Exit through the gift shop” gaur, zine klubean

Arte ofiziala merkantilizatuta dago, baina berdina gertatzen ari ote zaio kaleko arteari?, galdera horren inguruan hausnarketa egitea du helburu Butak 21...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aitor Zabaleta da Aralarren alkategaia Zegamako Udalerako

Aitor Zabaleta da Aralarren alkategaia Zegamako Udalerako. Zabaletarekin batera honako hauek osatu dute zerrenda: Gorka Aierbek, Unai Arakamak, Pako Ormazabalek, Maria Teresa Larreak, Maria Elena Cajaravillek, Jose Mari Leundak, Francisco Francisco Agu...

Goierriko Hitza

Edurne Albizu da Zegama Lantzenen zerrendaburua Zegamako Udalerako

Edurne Albizu da  Zegama Lantzenen zerrendaburua Zegamako Udalerako. Albizu egun Zegamako alkatea da. Albizurekin batera honako hauek osatu dute zerrenda: Akilino Perezek, Joseba Izagirrek, Pili Elorzak, Pako Gomezek, Asier Elizegik,  Isabel Elorzak,...

Goierriko Hitza

Dani Oiarbide da Idiazabalgo Udalerako Bilduren zerrendaburua

Dani Oiarbide da Idiazabalgo Udalerako Bilduren alkategaia. Oiarbiderekin batera honako hauek osatu dute zerrenda: Aloña Barandiaranek, Markel Lizarraldek, Aritz Ugartek, Aratz Urkiak, Izaro Iparragirrek, Jose Luis Garmendiak, Nagore Nograrok, Migel M...

Goierriko Hitza

Zahartzaroaren inguruko hitzaldia egingo dute Legazpin

Buztintegi elkarteak Zahartzaroa eta norbere baliabideak izena duen hitzaldi-tertulia egingo du datorren asteazkenean, hilak 18. Nazaret zentroko Gemma Estevezek dinamizatuko du saioa eta 18:00etan hasiko dute, gizarte zentroan.

Goierriko Hitza

Tejedorren ‘Cuidadores’ filma proiektatuko dute

Bihar eta igandean Oskar Tejedor zine zuzendari legazpiarrak grabatutako Cuidadores filma proiektatuko du Legazpi Zine Klubak. Gaur 21:00etan hasiko dute emanaldia eta igandean 19:30ean. Latxartegi aretoan egingo dituzte bi saioak, eta gaurkoan zuzenda...

Goierriko Hitza

Unai Baztarrika (Aralar): “Eredu fiskala aldatu beharra dago, dagoenarekin oso mugatuta daude udalak”

ELKARRIZKETA AURRERAPENA Maiataren 22ko udal hauteskundeetarako Unai Baztarrika (Beasain, 1982) da Beasaingo alkategai Aralar alderditik. Goierriko Hitzak bihar argitaratuko du elkarrizketa osoa –papereko edizioan eta Interneten–, alderdi politiko orokorretako ordezkarien sortari hasiera emateko. Aurrerapen gisa, Baztarrikak dio udalen finantzazioa igo beharra dagoela zerbitzu publikoak mantendu ahal izateko. Aralarrek krisi ekonomikoaren egoera iraultzea hartu du hauteskunde kanpaina honetan eta datorren legealdirako langai nagusiena. “Garrantzizkoena krisia da, eta ondorioak ezkerreko irtenbideetatik ematea. Fokoa krisi ekonomikoan jarri behar dugu, langabezia nola igo den ikusita”. Erantzunak eskualde mailatik eman beharra dagoela nabarmendu du Aralarren Beasaingo alkategaiak, eta Goierri eskualde bakartzat hartu dute (goia eta behea batuta). “Zerbitzu publikoak ere beheraka datoz krisi garaian, geroz eta gutxiago eta kalitate txarragokoak izango ditugun itxura dauka. Enplegu planak sortu behar dira, baita udaletatik ere”. Udalen papera indartu beharra ikusten du Baztarrikak, eta horretarako finantzazioa “udalen zerga sistemari buelta bat” emanda hazi beharrekoa da. Beasaini, Goierriri, azpiegiturei, ekonomiari, etxebezitzari, zaborraren gaiari edo kulturari buruzko ikuspegia, bihar irakurgai.

Aimar Maiz

Legorreta Bizirik hautesle elkartea aurkeztu dute, “alderdikeriak alde batera utzita”

Legorretako udalerako herriko hautesle elkarte Legorreta Bizirik aurkeztu dute. Pedro Jose Iturrioz du zerrendaburu. Aurkezpen agirian azaldu duenez, ideia, iritzi eta sentsibilitate desberdineko pertsonek osatzen dute elkargoa. “Herri honetako bizilagunak nekatuta daude alderdikeriez eta bakean bizi nahi dute”, azaldu du Legorreta Bizirikek. Hautagaitzak “alderdikeriak alde batera utzi eta benetan garrantzitsua denari eta elkartzen gaituenari lotuz, Legorreta helburu hartuz, zerbait egiteko asmoz” dago. Legorretan “oraindik asko” dagoela egiteko, eta osatu duten programa hutsune horietan oinarritutakoa daukala aipatu du. “Egina dagoenetik abiatuz hasiko gara lanean, atzera begiratu gabe. Martxan dagoena bultzatzen, geldituta edo utzita dagoena sustatzen eta legorretarren benetako arazoei konponbideak bilatzen ahaleginduko den pertsona taldea gara”. Herri “atsegina, lasaia eta lan egiteko aukera” emango duena nahi du Legorreta Bizirikek, “hori delako herri honek eskatzen duena”. Helburua eta eginkizuna “bizilagunen bizitza kalitatea hobetuko duten proiektuak egitea eta dirua ekartzea” dira. Honakook osatzen dute Legorreta Bizirik hautagai taldea: 1.Pedro Jose Iturrioz Zelaia. 2.Ainara Amenabarro Etxeberria. 3. Maria Mercedes Rezola Lasa. 4.Ander Telleria Telleria. 5. Maria Lourdes Lasa Iturrioz. 6.Jose Mujka Garmendia. 7. Maria Petra Merino Horrillo. 8.Ignacio Javier Puyadena Korta. 9.Mikel Mujika Zabalo Ordezkoak: Rebeca Valles Quijada eta Miren Agurne Lasa Sarasola.

Aimar Maiz

Antzizar kiroldegi atzeko aparkalekua itxita dago

Antzizar kiroldegi atzeko aparkalekua itxita egongo da datozen egunetan, kiroldegiko biltegian azken 25 urte hauetan gordeta egon den Igartzako presa aterako baitute. Presa kiroldegitik Igartza jauregira garraiatu ahal izateko itxi dute aparkalekua. Ez...

Eskeine Legorburu

Erauskin kalean margotze lanak egingo dituzte etzi

Erauskin kalean, errepidea margotzeko lanak egingo dituzte etzi, asteazkena. Erauskin kaleko 52. zenbakitik hasi eta Kutxa pareraino egingo dituzte lanak, eta beraz, errepidea itxita egongo da 08:00etatik aurrera. Lanak egin ahal izateko, eremu horreta...

Eskeine Legorburu

PSE-EEko alkategaiek “herritarrengandik gertu” garatuko dute kanpaina

PSE-EE alderdiko hainbat alkategai Lazkaon izan dira gaur goizean. Asteroko merkatuan arrosak banatu dituzte, udaletarako programen esku-orriekin batera. Juan Manuel Serna Lazkaoko zerrendaburua, Iñaki Dubreuil Ordiziakoa eta Marisa Sanchez Olaberrikoa aritu dira. Sernak adierazi duenez, kanpainan zehar ekitaldirik ez du egingo Alderdi Sozialistak. “Herritarrengandik gertu ibiliko gara, kalean”. Bihar eta etzi herrietako azoketan zabalduko dute mezua. Lazkaon, gaur, Sernak arloz arloka ildo nagusiak aurkeztu ditu, etxeetara banatutako esku-orrietan. Industriari dagokionez, Kanpandegiko industrialdea sustatzea jarri du erronka, “udalerrian enpresa berriak kokatzea ahalbidetzeko xedearekin”. Etxebizitza sektorean babes ofizialekoen promozioak indartuko ditu Sernak Lazkaon, “batez ere alokairuko etxebizitzetara bideratuta ahalegina”. Komertzioa herrian sustatzeko zerga-pizgarriak jartzea eta sustapen ekimenak aipatu ditu. Hirigintzaren alorrean dakartza Lazkaoko PSE-EEk proposamen gehienak: Gurutze eta San Inazio auzuneak berriz urbanizatzea, Agauntza errekak Kanpandegi aldean egiten duen meandroan jolaserako eremua sortzea edota Hiribarren urbanizatzea dira helburuak. Bestetik, kultur jarduera indartzea, herritarren partaidetza sendotzeko auzoka batzordeak eratzea eta gizarte-ongizatearen arloari “lehentasuna” ematea dira PSE-EEren ildoak Lazkaorako.

Aimar Maiz

San Joan bezperako dantzen ikastaroa hasi da

San Joan bezperan suaren inguruan egingo diren dantzak ikasteko ikastaroa abiarazi dute Legazpin. Herritar guztiei irekita dago eta saioak ostegunetan 20:00etan eta zapatuetan 17:00etan egingo dituzte, Sustraiak dantza taldearen egoitzan. Korosti dantz...

Legazpiko Hitza

Mirandaola Eguna

Atzo Mirandaola Eguna ospatu zuten legazpiarrek. Eguzkia lagun, herritar asko bertaratu zen MIrandaolara, zahar eta gazte. Gurutze santuren prozesioaren, mezarekin eta ola martxan jartzearen aitzakian, egun osoko erromeria ospatu zuten. Atzoko egunare...

Legazpiko Hitza

Zumarragako PSE-EEk hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du

Mikel Serrano aurkeztuko da Zumarragan zerrendaburu ''gogoz eta ilusioz'' ostiraleko aukerpenean esan zuenez.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ezkioko festak aurrera doaz [galeria]

Gaztetxoenen jolasak ospatu dituzte gaur Ezkioko festen barruan. Arratsalde partean, aulki-jokoa, piñata eta ginkana egin dituzte besteak beste.

Goierriko Hitza

Ardo azoka euripean egin dute Beasainen

Bareak elkarteak ardo azoka ireki du gaur Beasainen. Kale Nagusian hainbat postu jarri dituzte ardo ekoizleek, baina eguraldiak ez du lagundu irekieran. Arratsalde partean ere zabalik egongo dira postu hauek, 18:00etatik 21:30era. Bihar ere goizez eta ...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa