2011/6

Bi lagun zauritu dira kamioi batek N-1ean izan duen istripuan

Gaur goizeko seirak aldean, kamioi batek artaziarena egin eta errepidean itzulita gelditu da N-1 errepidean. Ezbeharra, Itsasondo eta Legorreta artean izan da, Donostiako norantzan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik azaldu dutenez, istripuaren o...

Goierriko Hitza

Gabiriako jaiak antolatzen hasteko lehen bilera bihar

Gabiriako Andre Mari festak prestatzeko aurreneko bilerarako deialdia egin du udalaren Kultura Batzordeak. Antolakuntzan hasi eta egitaraua zehazteko lehen bilera bihar 19:00etan da, kultur etxean.

Goierri Mendebaldeko Hitza

Lazkaotxiki musika eskola Andoaingo haur jaialdian izan da

Herenegun Andoainen (Gipuzkoa) ospatu zen Haurren 23. Euskal Jaian parte hartu zuten Lazkaoko Lazkaotxiki Musika Eskolako ikasleek, egun osoan. Euskal Herriko kultur taldeek saioak egin zituzten, erromeriarekin bukatzeko. Tartean Lazkaoko eta Ataungo t...

Aimar Maiz

Ura zentzuz erabiltzeko ekitaldiak dituzte Araman astean zehar

Urak bizitzarako eta naturarako duen garrantziaz jabetzeko aste berezia izango dute Araman. Aurreko ostegunean ireki zuten Ibaialde erakusketa, eta ordutik larunbat honetara arte garatuko dute Uraren Astea, Udalak antolatuta. Kultur etxean jarrita dago...

Aimar Maiz

Zumarraga lasterketa zirkuitu bihurtu zen igandean

Oso larriak izan ez baziren ere, bi ezbehar gertatu ziren igandeko proban, bata pilotuetako batek izan zuen eta bigarrena lasterketa inguruan...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Plastikozko poltsen erabilera gutxitzeko kanpaina

Herritarrak kontzientziatzeko kanpaina jarriko du martxan Bitarteanek, bi udalen laguntzarekin. Poltsa berrerabilgarriak banatuko dituzte etxeetan; horiek erabiltzeagatik sariak jasotzeko aukera izango da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gipuzkoako 2. mailako aizkora finalean Zaldua eta Ugarteburu goierritarrak sartu dira

Legorretako jaien azken ekitaldi izan den Gipuzkoako 2. mailako aizkolarien kanporaketan Luismari Txapartegi, Mikel Larrañaga eta Jon Irazu sailkatu dira finalerako. Atzo arratsaldean jokatu zen bigarren kanporaketa Legorretako Harripila kiroldegian, herri kirol jaialdiaren barruan. Zortzi aizkolari ziren lehian, tartean bakarra goierritarra: Aitor Urteaga idiazabaldarra (7. sailkatu zen). Herri kirol jaialdia ikusten 280 bat lagun bildu ziren atzo, bi ordu inguruko jarduna izan zen. Txapartegi zestoarrak lehenengo kanaerdikotik hartu zuen aurrea, eta bukaerara arte hura izan zen nagusi. Hauxe izan zen sailkapena, Legorretan: Luismari Txapartegi (Zestoa), 10:08. Mikel Larrañaga (Azpeitia), 10:26. Jon Irazu (Zizurkil), 10:30. Fausto Mugertza (Mutriku), 11:29. Joxemari Telletxea (Oiartzun), 11:41. Mikel Belauntzaran (Berrobi), 15:24. Aitor Urteaga (Idiazabal), 15:50. Xabier Alkizalete (Asteasu), 16:02. Finala Mendaron jokatuko da Santa Ana egunez, uztailaren 26an. Sei aizkolari lehiatuko dira 2. Mailako txapelaren bila. Legorretako kanporaketako lehen hirurez gain, atzo eguerdian Beasainen jokatu zen beste kanporaketan izendatu zituzten beste hiru finalistak. Unai Otañok irabazi zuen saioa (8:18), eta ondoren bi goierritar geratu ziren; finalean dira beraz: Joxe Ugarteburu ezkiotarra (10:10) eta Xabier Zaldua zumarragarra (10:25). Iazko Gipuzkoako 2. Mailako finalean Zaldua eta Ugarteburu baziren. Zumarragakoak hirugarren egin zuen, eta Ugarteburuk bosgarren. Legorretako jaialdian, bestetik, lasto altxatzeko Gipuzkoako finala ere jokatu zen. Lau altxatzaile [...]

Aimar Maiz

Ikasturte amaierako jaialdia egingo dute Domingo Agirreko ikasleek

Domingo Agirre ikastetxeko ikasleek ikasturte amaierako jaialdia egingo dute ostegunean, ekainak 9. 18:00etan hasiko dute festa, Latxartegi aretoan.

Legazpiko Hitza

Ahetze Arratibel irabazle lehen Ataun-Aia proban

Larunbat arratsaldean jokatu zen aurreneko aldiz Ataun-Aia txirrindulari proba, 48 kilometrokoa eta kadete mailako kirolarientzat. Ahetze Arratibel goierritarrak (Inoxcra) irabazi du (1:10:41), Andoni Mateosen eta Xabier Jauregiren aurretik. Ataun-Aia I. Probaren sailkapena

Aimar Maiz

Ataunek 0 eta 3 galdu du Donostiarekin Herriartekoan, Olaberriak bana berdindu

Herriarteko pilota txapelketan zail jarri zaio Atauni esku huskako finalaurrekora pasatzea. Ostiralean Auzoeta kiroldegian 0 eta 3 galdu zuen Donostiaren aurka. Kadeteetan 4-22, jubeniletan 10-22 eta helduetan 8-22 izan ziren emaitzak. Itzuliko partida...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa