2011/6

Ipuin kontaketa saioa egingo dute ostiralean Legazpin

Ostiralean, hilak 10, ipuin kontaketa saioa egingo dute Legazpin. 18:00etan hasiko dute kontaketa, udal liburutegian. Ana Meabe ariko da kontalari gisa eta 5 urtetik aurrerako haurrentzako emanaldia izango da.

Legazpiko Hitza

Fokatu argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea luzatu egin dute

Gaur ziren banatzekoak Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketako sariak. Antolatzaileek, ordea, lanak aurkezteko epea luzatzea erabaki dute. Horrela, zaletuek ekainaren 20ra arte dute zabalik lehiaketan parte hartzeko aukera.

Goierriko Hitza

Errioxako errentari esker lortu du igoera Biok Zerbitzuakek

Biok Zerbitzuak OKE saskibaloi taldeak mailaz igotzea lortu du, baina nahi baino gehiago sufrituta. Errioxan Cenicero taldeari ateratako 23 puntuko errenta ikusita, partida lasaia espero zuten etxean, baina larunbatean, indartsu etorri ziren errioxarra...

Ordiziako Hitza

San Joan egunean Santa Barbarara kotxez igotzeko baimenak emango dira

Gaur hasi eta ekainaren 19ra bitartean eskuratu ahal izango dira baimen bereziak; datu pertsonalak, telefono zenbakia eta baimenduko den kotxearen marka...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Beasaingo Udal ordezkariek soka dantza egin dute eguerdian

Oihutura zaharrekin jarraituz, gaur ere soka dantza egin dute eguerdian Beasaingo Udal ordezkariek. Loinatz jaietan urteroko egitarauan egoten den ekitaldia da, aurten Patxi Plazaola alkateak eta Arantxa Aseginolaza Kultura eta Hezkuntza zinegotziak azkenekoz dantzatu dute soka dantza herritarren aurrean. Biek udalean zituzten postuak utziko dituzte aurten, eta hurrengo astean udal gobernu berria sortu aurretik, herritarren aurrean agurtzeko aukera izan dute. Aseginolazak eskuekin agurtu ditu beasaindarrak dantzaren amaieran. Batzuek dantza nola egiten zuten iksuten zuten bitartean, beste hainbat herritar eta goierritar Gernika pasealekuko pilotalekuan elkartu dira. Bigarren mailako Gipuzkoako Aizkolari Txapelketako kanporaketa jokatu da eguerdian Beasainen, Loinatz jaien barruan, eta hamar aizkolarik parte hartu dute. Horien artean lehiatu dira Jabier Aranbarri eta Xabier Zaldua zumarragarrak, Xabier Dorronsoro zeraindarra, Jose Mari Esnaola zegamarra, eta Jose Ugarteburu ezkio-itsasoarra. Jokin Alkizalete, Iñaki Agirre, Jon Larrañaga, Aratz Mugerza eta Unai Otaño izan dira kanporaketan parte hartu duten beste aizkolariak. Arratsaldean, Legorretan ere jokatuko da txapelketako kanporaketa. Beasaingo kanporaketako sailkapena honela geratu da: 1. Unai Otaño (Ibarra)  ……….  08:18 2. Joxe Ugarteburu (Ezkio-Itsaso)  ………  10:10 3. Xabier Zaldua (Zumarraga)  ……….  10:25 4. Aratz Mugerza (Mutriku)  ……….  10:57 5. Jokin Alkizalete (Asteasu)  ………  11:53 6. Iñaki Agirre (Ibarra)  ………. 12:25 7. Joxemari Esnaola (Zegama)  ………..  12:27 8. [...]

Goierriko Hitza

Santiago Bideko erromesentzat aterpea zabaldu dute Igartzan

Beasainen, Santiago Bidea egiten ari diren erromesentzako aterpea dago gaurtik. Igartza monumentu multzoan jarri dute, bertako eraikinetako bat horretarako egokituta. Gaur eguerdian zabaldu dute aterpea eta udaleko eta Santiago Bidearen Lagunak elkarteko ordezkariek parte hartu dute ekitaldian. Elkarte horretako Gipuzkoako arduraduna da Fernando Imaz. Beasaingo aterpearekin, “Gipuzkoako zatian 20 kilometroko aterpe bat izatea” lortu dutela azaldu du. Goierrin dagoen bigarren aterpea da Beasaingoa, Zegaman beste bat baitago, udalarena. Bi aterpe horiez gain, Astigarragan, Andoainen eta Tolosan beste bana daude. Gipuzkoako barruko bide zati hori, barrualdeko euskal bidearen parte da. Imazen esanetan,  “XVI. mendean, jende gehiago ibiltzen zen bide honetatik, Orreagakotik baino”. Bide hori ordea, ia erabat desagertu zen, harik eta 1987an, Santiago Bideko Lagunen elkartea berau berpizteko lanean hasi zen arte. Hogei urtetik gorako bidea izan da; “lan handia egin da bide hori berrskuratzeko”. Hala, gaur egun, 121 lagun aritzen dira, boluntario moduan, erromesei aterpeetan harrera egiten. Patxi Plazaola jarduneko alkateak ere, barrualdeko bide horren garrantzia azpimarratu du. “Historikoki bidea hemendik pasatzen zen, eta Igartza, igarobide eta bidegurutze izan zen”. Aterpe hau, “erromesentzat ez ezik, beasaindarrentzat ere ona” izango dela uste du, turismoa ere bultzatuko duelako. “Hemen 200 lagun inguruk lo egingo dute aurten, etta horiek zabalduko dute badela hemen [...]

Beasaingo Hitza

Legorretarrak Azentzio jaien egun handia ospatzen ari dira

Legorretako Azentzio jaien barruan, egitarau aldetik egunik beteena dena ospatzen ari dira gaur. Eguerdi partean giro ederra zegoen herriko plaza inguruan. Hainbat ekitaldik bat egin dute bertan; batetik, koadrillak mozorrotuta atera dira kalera; beste...

Goierriko Hitza

Egin dituzte loinatzetako lehen ekintzak, eta gaur jarraituko du festak

Txistorra janez eta buruhandien eta kilien aurretik korrika eginez igaro dute ostiral arratsaldea beasaindarrek. Zubimuzu plazan elkartu da jendea zazpiak aldean, eta txistorra eta sagardoa doan jateko eta edateko aukera izan dute. Sagardoa edateko ad...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa