2011/6

Maider Gaztañaga hirugarren sailkatu da Onditzen Oroimenezkoan

Maider Gaztañaga ordiziarra hirugarren sailkatu zen atzo Donostian jokatu zen Onditzen Oroimenezko triatloian, 2:30:57 denborarekin. Natalie Van Coevorden australiarrak irabazi zuen proba, eta Natalia Raña sailkatu zen bigarren. Gaztañagak hirugarre...

Ordiziako Hitza

San Pedro bezperako erromeria bihar Garagartza plazan

Azken urteetako ohiturari jarraituz, San Pedro bezperako erromeria egingo dute bihar Garagartza plazan, Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Hitzaro Euskara Elkarteak antolatuta. Festa 18:30ean hasi, eta suaren bueltan bukatuko da gauean. Hitzarok...

Ordiziako Hitza

Uztaila kultur eta aisialdi ekintzaz beteta dator Legazpin

Uztaila Kulturala aste honetan hasiko dute Legazpin, ekaina amaitzearekin batera. Oilar jokoa eta Kontsumo Arduratsuaren Eguna eguna egingo dituzte egunotan, eta baita errondailen emanaldiak ere. Bihar haurrentzako jolasak ospatuko dituzte azokan, 18:00etan hasita. 3 urtetik 8ra bitarteko haurrei zuzenduta egongo dira, eta Sorgintxulo aisialdi taldeak gidatuko ditu. Euskal jolasak eta abestiak landuko dituzte. Oilar jokoa, bere aldetik, Euskal Herria plazan egingo dute ostegunean, uztailak 30, 19:00etan hasita. Goiz Deia txistulari taldearen laguntzaz, begiak estalita izango dituzten gazteek plazan jarritako oilar bat hartu beharko dute, lehenago zirkuitu batetik ibilita. Uztailarekin batera iritsiko dira ekintza gehienak. Hileko lehen egunean, ostiralean, Kontsumo Arduratsuaren Eguna ospatuko dute. 10:00etatik 13:00etara produktu ekologikoen dastaketa eta salmenta burutuko dute azokan. Emaus fundazioak eta Legazpiko Garaguneak hartuko dute parte hemen. 11:00etan, berriz, kale animatzaileak irtengo dira kalera. Egunak 19:30ean jarraituko du, Monda eta Lironda pailazoen antzerkiarekin. Euskal Herria plazan egingo dute saioa eta helduei zuzenduta egongo da. 22:30ean, azkenik, Legazpiko argazki zaharren proiekzioa egingo dute Azokan, Ikatza elkarteko kideen eskutik. Ostiralero egingo dituzte emanaldi hauek uztailean zehar, eta Bidaiak, 35 milimetro 25 urtetan eta Legazpi izenak dituzte datozen emanaldiek. Larunbatean, uztailak 2, Ordiziako eta Legazpiko errondailak kalez kale ibiliko dira, 12:30ean hasita. 20:00etan Gizarte Zentroan eskainiko dute emanaldia. [...]

Legazpiko Hitza

”Euslandia” liburua argitaratu du Miriam Luki kazetari urretxuarrak

Duela ia bi urte, 2009an, egin zuen Lukik Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa, eta orduan sortutako pentsamenduak, ikuspuntuak eta iritziak jaso ditu,...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Bihar banatuko dituzte Fokatu Urola Garaia lehiaketako sariak

Ekitaldia Zumarragako udaletxean izango da 18:00etan; bertan izango dira eskualdeko udaletako alkateak, eta Uggasa eta Agenda 21etako ordezkariak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

The Kulebras taldeak irabazi du futbol 7 txapelketa

Ikusgarria zen gaur arratsaldean Bikuña zelaiko harmailetan zegoen giroa. Kulebras taldea eta Burkina Faso neurtu dira finalean, eta lehenengoak irabazi du, luzapenaren azken minutuan gola sartu dutenean. Markagailua 3 eta 2 geratu da. 4. aldia izan d...

Legazpiko Hitza

Olaberrian, San Joanak ospatzen

San Joan jaiak ari dira ospatzen Olaberrian. Gaurko irudietako bat txirrindularitza probarena izan da, Jubenil mailako XXII. Gipuzkoako Txirrindulari Itzulia, hain zuzen ere. Gaurkoak: 17:30etan: “Txurrimurri eta Morritoston” haurrent...

Goierri Ekialdeko Hitza

Segura, jaietan

Seguran San Joan jaiak ospatzen ari dira. Gaur goizean haurrei zuzendutako ekintzak izan dira nagusi. Krosa, zinta karrera eta marrazki jaia antolatu ditu Haitz Lehor Guraso elkarteak. Gaur arratsaldeko egitaraua: 16:00etan: LIV. San Joa...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Zeraingo kartzela, Gipuzkoan gelditzen den bakarra

Kartzela hitza entzuten dugunean zuzenean espazio txikiko lokal bat eta burdinezko barrak datozkigu burura. Horiek dira ezaugarririk nabarmenenak, baina batetik bestera badaude aldeak, eta zer esanik ez, historian atzera egiten badugu, egungo kartzelek eta lehengoek ez baitute antzik. Antzinako kartzelak nolakoak ziren ikusteko ordea, filmetara edota liburuetara jo behar izaten dugu normalean, osorik gutxi baitaude. Zeraingo kartzela da horietako bat, aurten 300 urte bete arren ia garai hartako itxura mantentzen du. Bisitaria udaletxearen beheko partean dagoen Ostatutik barrena sar daiteke Zeraingo kartzelaren barrura. Ez da oso handia, baina garai hartako beharrei erantzuteko adinakoa bai. Horma lodiak ditu, haritz egurrezko oholez estaliak eta zur bereko habe sendoekin. Bertan preso bat baino gehiago lotuta edukitzeko zurezko zepoa eta kate sendoak ageri dira. Erabakia 1705ean hartua 1705eko ekainaren 18an erabaki zuten udalbatzarrean Olabide baserriko orubetan udaletxea eraiki behar zela. Hitzarmen-agiriko baldintzen artean, bazen bat esaten zuena, egingo zen eraikuntza berriak abereentzat ikuiluak behar zituela izan eta horrekin batera baita kartzela, biltegia, labea,  ostatua eta bozadera ere. Garai hartan ohikoa izaten zen udaletxeetan gela batzuk kartzeletarako erabiltzea. Gipuzkoako Batzar Ngusiek ere maiz hitz egin zuten probintziako herri bakoitzak bere kartzela edukitzearen beharraz. Horrela udaletxearekin batera 1711. urtean eraiki zuten Zeraingo kartzela. Eraikina bere osotasunean [...]

Estitxu Imaz

San Joan jaiak ospatzen ari dira Seguran

Atzo arratsaldean jetsi zen elizako kanpandorretik jai giroz betetako pertza, eta suziria eta fideoak jaurtita, igande gauerdira arte festa egitea izango da segurar gehienen lana. Gaur San Joan eguna dute Seguran, eta ohiko prozesioarekin batera, herri-kirol saioa eta bertsolarien saioa egon dira eguerdian. Mozorrotuen eguna ere bada, eta eguerdirako batzuk eguneroko itxurak etxeak utzita agertu badira ere, arratsaldean mozorrotuko dira herritar gehienak. Bihar berriz, koloredun alkandorak jantzi eta koadrilen eguna ospatuko dute. Haurren eguna ere bihar izango da, eta danborradarena. Hauek dira, Segurako San Joan jaietako lehen irudiak:

Goierriko Hitza

San Joan arbolak urtebeteko haurra harrapatu du Olaberrian, tantaia zutitzen ari zirenean gainera erorita

Olaberrian San Joan bezperan jarri ohi duten San Joan arbolak ezbeharra eragin zuen atzo arratsaldean. Tantaia zutitzen ari zirela, zuhaitz ipurdia oinarritik irten eta publiko artera erori zen. Urtebeteko mutikoa harrapatu zuen azpian. Buruan kolpea h...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa