Legorretan odola emateko deia egin dute, gaurko
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Legorretako ordezkaritzak odola ateratzeko aukera jarriko du gaurko. Apaizetxera joan eta odola emateko deialdi berezia egin dute, «geroz eta gehiago» behar delako. Gaur 17:30etik 20:30era bitartean egongo dira elka...
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Legorretako ordezkaritzak odola ateratzeko aukera jarriko du gaurko. Apaizetxera joan eta odola emateko deialdi berezia egin dute, «geroz eta gehiago» behar delako. Gaur 17:30etik 20:30era bitartean egongo dira elkarteko kideak, emaile guztien elkartasun ekintzaren zain. Txanda banaketa 17:00etan egingo dute.













