Indiatik, Japoniara eta Beasaina

Saori tenpluko fraideek utzitako ondarea da kempoa. Bigarren Mundu Gerran, txinatarrek eta japoniarrek elkarri erakutsitako tekniken oinarria. Txinatik Japoniara eraman zituzten arte martzialei erreferentzia egiteko erabiltzen den izena ere bada, baina, sustraietara jota, adituek uste dute Indian duela jatorria. Askorentzat, arte martzial guztien ama ere bada. Beasainen eta Goierrin, asko izan dira, eta dira gaur egun, kempoa ikasten dutenak. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakintza da, 1984tik Beasaingo Shorinji-Kempo elkarteak erakusten duena. Antzizar kiroldegia obretan zela egin zuten elkarteko kideek lehen erakustaldia. Estreinatu gabeko pista zapaldu zuenetako bat da Jon Cuña, 35 urte baino gehiagoz irakasle lanetan ari dena. Urte batzuk beranduago hasi zen Juan Lasa, «orain 26 urte inguru», eta ordutik elkarrekin aritzen dira. Beasainen, ia familia guztietako kide bat behintzat, kempoko eskoletara joan dela kontatu du  Cuñak. Zumarragan ere antzekoa gertatzen omen da, eta eskualdean ez omen dago «kempoak adina jende mugitzen duen beste ekintzarik». Izan ere, onurak besterik ez ditu kempoak, «nahiz eta lehen begiratuan ostikoak eta golpeak besterik ez diren ikusten», zehaztu du Cuñak. Gorputza egoera fisiko onean mantentzeko ariketa aproposa da, eta norberak bere burua defendatzen ikasten du. «Kempoan ez da inolaz ere erasorik onartzen, lan guztia defentsa lana izaten da». Burua arin mantentzen ere laguntzen du, [...]

Saori tenpluko fraideek utzitako ondarea da kempoa. Bigarren Mundu Gerran, txinatarrek eta japoniarrek elkarri erakutsitako tekniken oinarria. Txinatik Japoniara eraman zituzten arte martzialei erreferentzia egiteko erabiltzen den izena ere bada, baina, sustraietara jota, adituek uste dute Indian duela jatorria. Askorentzat, arte martzial guztien ama ere bada.

Beasainen eta Goierrin, asko izan dira, eta dira gaur egun, kempoa ikasten dutenak. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakintza da, 1984tik Beasaingo Shorinji-Kempo elkarteak erakusten duena. Antzizar kiroldegia obretan zela egin zuten elkarteko kideek lehen erakustaldia. Estreinatu gabeko pista zapaldu zuenetako bat da Jon Cuña, 35 urte baino gehiagoz irakasle lanetan ari dena. Urte batzuk beranduago hasi zen Juan Lasa, «orain 26 urte inguru», eta ordutik elkarrekin aritzen dira.

Beasainen, ia familia guztietako kide bat behintzat, kempoko eskoletara joan dela kontatu du  Cuñak. Zumarragan ere antzekoa gertatzen omen da, eta eskualdean ez omen dago «kempoak adina jende mugitzen duen beste ekintzarik». Izan ere, onurak besterik ez ditu kempoak, «nahiz eta lehen begiratuan ostikoak eta golpeak besterik ez diren ikusten», zehaztu du Cuñak. Gorputza egoera fisiko onean mantentzeko ariketa aproposa da, eta norberak bere burua defendatzen ikasten du. «Kempoan ez da inolaz ere erasorik onartzen, lan guztia defentsa lana izaten da». Burua arin mantentzen ere laguntzen du, teknika ezberdin askoren bidez, «arintasuna, erreflexuak, malgutasuna… asko lantzen dira, eta denborarekin garapen handia nabaritzen da».

Hasieran sakrifizio asko eskatzen duela argi dute bi irakasleek, «astean bi egunetan entrenatu behar delako gutxienez, eta ikasitakoa ez ahazteko praktikatzen jarraitu behar delako. Praktikatzen ez bada, ahaztu egiten da ikasitakoa, eta egindako ahaleginak ez du ezertarako balio».

Lehiarik ez, diziplina bai

Kempoan adin mugarik ere ez dagoela azaldu dute Cuñak eta Lasak. «Beste kirol batzuetan, 30 urteko kirol bitzaren ondoren erretiratu egin behar dira, baina kempoan 65 urtetik gorako jendeak ere parte hartzen du, ondoan neska-mutiko gazteak dituela».

Beste kirol batzuetan ez bezala, gero eta urte gehiago praktikatu eta orduan eta esperientzia gehiago izan, orduan eta hobea izateko aukera dago kempoan. «Esperientzia horrek teknika gehiago ikasteko aukera ematen du, eta inguruan gazteak edukitzeak buruestimua igotzen du, motibazio gehiago izaten dute, askotan gazteak baino hobeak izan daitezkeelako», argitu du Lasak.
Adin mugarik ez ezik, inolako araurik ere ez dago kempoan. Ezta lehiarik ere, «dena errespetuan oinarritzen delako». Cuñak azaldu duenez, «arte martzial erabat purua dela esan daiteke, norberak bere buruarekin egiten duelako lan, norberak bere buruaren kontra».

Kempoan dauden ehunka teknika eta izen ikastea gogorra izan badaiteke ere, horiek denak prestatzeko egin beharreko «prestakuntza fisikoa ere oso gogorra da, erreflexuak eta arintasuna landu egin behar direlako, eta horretarako ordu asko entrenatu».

Entrenamenduak eta eskolak hasi eta amaitzen diren arte, diziplina handia egoten da. Besteekiko errespetuan oinarritzen da kempoa, eta norbera errespetatua izateko, ondokoa errespetatu behar dela ikasten da lehen egunetik. Diziplina horrek, eskolako kideen artean «maitasun handia» sortzen duela esan dute Cuñak eta Lasak: «Talde izaera mantentzen laguntzen du, kide guztiak taldeko kide sentitzen direlako».

Norbanakoaren defentsa

Kempoaren bidez, norberak, «edozein egoeratan», bere burua defendatzen ikasten du. Horregatik, emakumeei zuzendutako defentsa pertsonal ikastaroa antolatu dute irailerako. Soilik emakumeei zuzenduta egongo da, eta eskolak goizez izango dira, astean bi egunetan. Hasiera batean, hiru hilabeteko ikastaroa izango dela azaldu du Cuñak.

Dagoeneko hasi dira emakume batzuk izena ematen, eta gainerako interesatuek Antzizar kiroldegian edo Shorinji-Kempo gimnasioan eman dezakete izena. Oraindik zehaztu gabe dagoen zenbateko sinboliko bat ordaindu beharko dute parte hartzaile guztiek, eta gainerakoa udalak ordainduko du, kempo elkartearekin duen hitzarmenari esker.

Shorinji-Kempo Shorinji-Kempo Shorinji-Kempo Shorinji-Kempo Shorinji-Kempo Shorinji-Kempo Shorinji-Kempo Shorinji-Kempo Shorinji-Kempo Shorinji-Kempo
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa