
Eraginkortaunez gidatzeko ikastaroa egingo dute irailean Legazpin. 4 ordukoa izango da eta jarduera teorikoekin eta praktikoekin erregaia aurrezten eta emisio kutsatzaileak murrizten irakatsiko dute. Ikastaroa irailaren 17an egingo dute, goizean, eta i...

Legazpiko Latxartegi parkea eta Juanastegi kalea lotzen dituen igogailu berriaren erabilerak hainbat bizikidetza arazo sortu ditu erabiltzaileen artean. Hauek konpondu asmoz, Udalak jarraibideak eman ditu. Aditzera eman dutenez, herriko gaztetxoek, es...

Eskualdeko zerbitzu turistikoa hobetzeko helburuarekin, Destinuko kalitate sistema integrala programa aurkeztuko diote bihar arratsaldean Urola Garaiko ostalaritza sektoreari. Urola Garaiko garapen agentziatik (Uggasa) jakinarazi dutenez, «gure eskualdea helmuga turistiko bezala finkatuz doa, zerbitzu eskaera gero eta zabalago batekin». Horregatik, eskaeraren joera berriari erantzuteko, eskainiko diren zerbitzuak kalitatearen eta berrikuntzaren ikuspegitik lantzeko apustua egin dute eskualdeko turismo eragileek. Asmo hauen berri emateko aurkezpena egingo dute, bihar, 18:00etan Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Eskualdeko turismo garapenaren arloan landuko diren ardatz nagusiak ondokoak izango dira: kalitatearekin konpromisoa, formakuntza, berrikuntza eta turismoarekin loturiko enpresen eta erakundeen arteko lankidetza publiko-pribatua. Azken puntu honetan ostalaritza, hotelak eta ostatuak, museoak eta beste baliabide turistikoak, hala nola, agentziak, tokiko bulegoak… harremanetan jarriko dituzte. Irailean hasiko dute programa eta lau urteko lanketa izango da. Parte hartzaileek ziurtagiria lehen urtetik jarri ahal izango dute euren erakusleihoetan. Gutxienez 15 pertsonako taldea behar dute, eta jakinarazi dutenez, talde hori jada osatuta dute. Hala ere, ateak irekita utzi dituzte parte hartu nahi duten guztientzat. Ez da hau, ordea, arlo honetan garatu duten kanpaina bakarra. Urte guztian zehar Anfitriones programa landu dute eskualdean, sektoreko profesionalak prestatzeko helburuz. 3-4 orduko moduloetan planteatu dute egitasmoa, eta arlo honetako enpresen behar desberdinetara egokitu dituzte ikastaroak, hala nola, [...]

Santa Ana jaiak euripean doazen arren, giro bikainean ekin diote Ordizian zaindariaren egunari, Santa Ana egunari alegia. Gaupasa egindako ehun lagun inguruk goizaldeko danborrada edo matutina egin dute gaur goizean, Buztuntza auzotik 06:00a abiatuta....

Donejakue Bideko Lagunen Elkarteko kideek Beasainen ospatu dute aurten Santiago Eguna. Elkarteko kide izandakoen alde, meza egin zuten lehenengo, eta handik Igartza jauregia bisitatzera joan ziren. Aranzadi elkarteko Juantxo Agirrek erakutsi zien jaur...

zingizango.com• Martxoan argitaratu zen “Legazpi 1936″ liburua Legazpiko Udalaren web-gunetik jaitsi daiteke dagoeneko, doan. Paperezko edizioa agortuta dago eta, oraingoz, hau da aukera bakarra argitalpena eskuratzeko. Esan beharra dago,...

Modu oso positiboan baloratu dituzte Santa Isabel jaiak; gauzak hobetu daitezkeela onartu du, dena den, festa batzordeak eta egindako gomendioak kontutan hartuko...

Saori tenpluko fraideek utzitako ondarea da kempoa. Bigarren Mundu Gerran, txinatarrek eta japoniarrek elkarri erakutsitako tekniken oinarria. Txinatik Japoniara eraman zituzten arte martzialei erreferentzia egiteko erabiltzen den izena ere bada, baina, sustraietara jota, adituek uste dute Indian duela jatorria. Askorentzat, arte martzial guztien ama ere bada. Beasainen eta Goierrin, asko izan dira, eta dira gaur egun, kempoa ikasten dutenak. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakintza da, 1984tik Beasaingo Shorinji-Kempo elkarteak erakusten duena. Antzizar kiroldegia obretan zela egin zuten elkarteko kideek lehen erakustaldia. Estreinatu gabeko pista zapaldu zuenetako bat da Jon Cuña, 35 urte baino gehiagoz irakasle lanetan ari dena. Urte batzuk beranduago hasi zen Juan Lasa, «orain 26 urte inguru», eta ordutik elkarrekin aritzen dira. Beasainen, ia familia guztietako kide bat behintzat, kempoko eskoletara joan dela kontatu du Cuñak. Zumarragan ere antzekoa gertatzen omen da, eta eskualdean ez omen dago «kempoak adina jende mugitzen duen beste ekintzarik». Izan ere, onurak besterik ez ditu kempoak, «nahiz eta lehen begiratuan ostikoak eta golpeak besterik ez diren ikusten», zehaztu du Cuñak. Gorputza egoera fisiko onean mantentzeko ariketa aproposa da, eta norberak bere burua defendatzen ikasten du. «Kempoan ez da inolaz ere erasorik onartzen, lan guztia defentsa lana izaten da». Burua arin mantentzen ere laguntzen du, [...]