Goizaldeko danborrada, gaupasazaleen kalejira
Santa Ana jaiak euripean doazen arren, giro bikainean ekin diote Ordizian zaindariaren egunari, Santa Ana egunari alegia. Gaupasa egindako ehun lagun inguruk goizaldeko danborrada edo matutina egin dute gaur goizean, Buztuntza auzotik 06:00a abiatuta....
Santa Ana jaiak euripean doazen arren, giro bikainean ekin diote Ordizian zaindariaren egunari, Santa Ana egunari alegia. Gaupasa egindako ehun lagun inguruk goizaldeko danborrada edo matutina egin dute gaur goizean, Buztuntza auzotik 06:00a abiatuta. Gudarien Etorbidea, Kale Nagusia, Urdaneta, Malkasko, Urdaneta, Santa Maria eta Kale Nagusia igaro dituzte danborradako abestiak joaz, eta 07:00ak aldera bukatu dute Plaza Nagusian.
Artean jende asko zebilen etxera erretiratu gabe, eta goizean matutina ikustera jaikitakoak ere dezente ziren. Nahasketa polita ikus zitekeen Ordiziako kaleetan, eta geltoki parean, 10:00ak aldera arte jendea parrandan zebilen oraindik pare bat karrozaren musika doinuak lagunduta. Tarte horretan, San Bartolome auzoan jarritako zezen plazan Lasturko zezenekin gozatzeko aukera izango dute bertara hurbildu direnek.













