Igartzan ospatu dute Santiago eguna
Donejakue Bideko Lagunen Elkarteko kideek Beasainen ospatu dute aurten Santiago Eguna. Elkarteko kide izandakoen alde, meza egin zuten lehenengo, eta handik Igartza jauregia bisitatzera joan ziren. Aranzadi elkarteko Juantxo Agirrek erakutsi zien jaur...
Donejakue Bideko Lagunen Elkarteko kideek Beasainen ospatu dute aurten Santiago Eguna. Elkarteko kide izandakoen alde, meza egin zuten lehenengo, eta handik Igartza jauregia bisitatzera joan ziren. Aranzadi elkarteko Juantxo Agirrek erakutsi zien jauregia eta ingurua eta Donejakue bideak Goierrin izan duen eragina azaldu zien. Ondoren bazkaria egin zuten Dolarea jatetxean, queimada eta guzti.
Bihar hasi eta igandera arte, barrualdeko euskal bidearen inguruko jardunaldiak antolatu dituzte elkarteko kideek. Barruko bidea egingo dute jardunaldien barruan, eta larunbatean iritsiko dira Goirrira. Irudik (Gipuzkoa) irten eta Zegamaraino egingo dute bidea, eta Goierrin lehen geldialdia larunbatean egingo dute, Ordizian. D’Elikatuz zentroa bisitatuko dute eta herri erdigunea. Handik Beasainerako bidea hartuko dute eta Igartzako aterpetxean lo egin ondoren, Zegamara joango dira igandean. Udaleko ordezkariek ongietorria egingo diete, eta bazkaria eta jaia egingo dute. Bertan lo egin ondoren Arabarako bidea hartuko dute.














