Udalak igogailua era egokian erabiltzeko jarraibideak eman ditu

Legazpiko Latxartegi parkea eta Juanastegi kalea lotzen dituen igogailu berriaren erabilerak hainbat bizikidetza arazo sortu ditu erabiltzaileen artean. Hauek konpondu asmoz, Udalak jarraibideak eman ditu. Aditzera eman dutenez, herriko gaztetxoek, es...

Legazpiko Latxartegi parkea eta Juanastegi kalea lotzen dituen igogailu berriaren erabilerak hainbat bizikidetza arazo sortu ditu erabiltzaileen artean. Hauek konpondu asmoz, Udalak jarraibideak eman ditu.

Aditzera eman dutenez, herriko gaztetxoek, esaterako, patinetearekin edo bizikletarekin lasterketak egiteko zirkuitoan bilakatu dituzte igogailua eta inguruko aldapa. Hori ikusirik, igogailua «ez dela jolasteko toki bat» nabarmendu dute udaletik. Bizikletak onartzen direla esan dute, «izan ere, igogailuak erraztu egiten du bizikleta erabili ahal izatea herrian toki batetik bestera joateko».

Txakurrak ere onartuta daude igogailuan, baina azpimarratu nahi izan dutenez, «kontuan izan, herriko edozein gunetan bezala, lotuta joan behar direla». Bukatzeko, herritarrei «zentzuz eta errespetuz» jokatzeko eskatu die udalak.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa