Duela 500 urte sagardoa nola egiten zuten ikusi dute ikasleek
Duela 500 urte sagardoa nola egiten zuten ikusi dute ikasleek Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoan. Bertan Sagardo Astea ari dira ospatzen, eta sagar zanpaketak egunero egiten dituzte. Astean zehar zanpaketa bat. Asteburuan eta Pilarika egunean bi zanpaketa egingo dituzte. Astean zehar batez ere jubilatu taldeak eta eskoletako ikasle eta irakasleak joaten dira bertara. Atzo esaterako, Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleak, Urretxu-Zumarragako Garaialde lizeoko ikasleak eta Zarautzeko Aida sukaldaritza eskolako ikasleak izan ziren bertan. Gotzon Aranburu kazetaria ere bertan izan zen eta bideoa grabatu zuen.
Duela 500 urte sagardoa nola egiten zuten ikusi dute ikasleek Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoan. Bertan Sagardo Astea ari dira ospatzen, eta sagar zanpaketak egunero egiten dituzte. Astean zehar zanpaketa bat. Asteburuan eta Pilarika egunean bi zanpaketa egingo dituzte.
Astean zehar batez ere jubilatu taldeak eta eskoletako ikasle eta irakasleak joaten dira bertara. Atzo esaterako, Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleak, Urretxu-Zumarragako Garaialde lizeoko ikasleak eta Zarautzeko Aida sukaldaritza eskolako ikasleak izan ziren bertan. Gotzon Aranburu kazetaria ere bertan izan zen eta bideoa grabatu zuen.












