Akordioa lortuta, greba deialdia bertan behera uztea erabaki dute Majori kiroldegiko langileek
Akordioa lortuta, greba deialdia bertan behera uzteko erabakia hartu dute gaur goizean Majori kiroldegiko langileek. Adostutakoaren arabera, Igeriketa Lantzen enpresak atzeratutako soldatak ordaindu egingo dizkie langileei, eta astelehenetik aurrera, Iñaki Moiuaren Goierriko Kirol Teknikariak enpresa berriarentzat hasiko dira lanean, lehen zituzten lan baldintza beretan. Majoriko langileek jakitera eman dutenez 2010. urtean hasi ziren “gauzak okertzen” soldatak atzerapen “handiekin” kobratu baitzituzten. 2011ko uztailaren 29an Igeriketa Lantzen Majori kiroldegia kudeatzen zuen enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu zen. “Hori dela eta, soldatak kobratu gabe gaude ekainaren erditik aurrera”, diote langileek. Greba mugagabea “Egoera jasangaitza” bilakatu zela eta, urriaren 3an langileek, asanbladaren gehiengoarekin, urriaren 10etik aurrera greba mugagabeari ekitea erabaki zuten. Langileen aldarrikapenak soldatak kobratzea eta beraien egoera “normalizatzea” ziren. Langileek beraien auzian ardura duten alderdi guztiei mahai baten inguruan esertzeko deia egin zieten. Horrela joan den ostegunean, urriaren 6an, batzarra egin zuten Igeriketa Lantzen enpresak, administratzaile konkurtsalak, Ordiziako Udalak eta Majori kiroldegiko langileek, beraien ordezkari sindikalekin batera. Akordioa Langileek jakitera eman dutenez, atzo iritsi ziren akordiora. Ordiziako Udalak eta Igeriketa Lantzen enpresak Udalak enpresa horrekin zeukan kontratua etetea, eta langileei soldatak ordaintzea adostu zuten. Bestalde, langileek soldatak kobratzeaz gain, astelehenetik aurrera Goierriko Kirol Teknikariak enpresa berrian hasiko dira lanean. Hori dela eta, gaur goizean langileek kiroldegian egin [...]
Akordioa lortuta, greba deialdia bertan behera uzteko erabakia hartu dute gaur goizean Majori kiroldegiko langileek. Adostutakoaren arabera, Igeriketa Lantzen enpresak atzeratutako soldatak ordaindu egingo dizkie langileei, eta astelehenetik aurrera, Iñaki Moiuaren Goierriko Kirol Teknikariak enpresa berriarentzat hasiko dira lanean, lehen zituzten lan baldintza beretan.
Majoriko langileek jakitera eman dutenez 2010. urtean hasi ziren “gauzak okertzen” soldatak atzerapen “handiekin” kobratu baitzituzten. 2011ko uztailaren 29an Igeriketa Lantzen Majori kiroldegia kudeatzen zuen enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu zen. “Hori dela eta, soldatak kobratu gabe gaude ekainaren erditik aurrera”, diote langileek.
Greba mugagabea
“Egoera jasangaitza” bilakatu zela eta, urriaren 3an langileek, asanbladaren gehiengoarekin, urriaren 10etik aurrera greba mugagabeari ekitea erabaki zuten. Langileen aldarrikapenak soldatak kobratzea eta beraien egoera “normalizatzea” ziren.
Langileek beraien auzian ardura duten alderdi guztiei mahai baten inguruan esertzeko deia egin zieten. Horrela joan den ostegunean, urriaren 6an, batzarra egin zuten Igeriketa Lantzen enpresak, administratzaile konkurtsalak, Ordiziako Udalak eta Majori kiroldegiko langileek, beraien ordezkari sindikalekin batera.
Akordioa
Langileek jakitera eman dutenez, atzo iritsi ziren akordiora. Ordiziako Udalak eta Igeriketa Lantzen enpresak Udalak enpresa horrekin zeukan kontratua etetea, eta langileei soldatak ordaintzea adostu zuten. Bestalde, langileek soldatak kobratzeaz gain, astelehenetik aurrera Goierriko Kirol Teknikariak enpresa berrian hasiko dira lanean. Hori dela eta, gaur goizean langileek kiroldegian egin duten batzarrean greba deialdia bertan behera uzteko erabakia hartu dute.
Majori kiroldegiko langileek eskerrak eman nahi dizkiete kiroldegiaren erabiltzaileei eta Ordiziako herritarrei “eman dieten babesarengatik”.













