Gazteek Zaldibia hartu dute, beraien eguna ospatzeko
Gaur gazteak dira jaun eta jabe Zaldibian, Santa Fe jaien barruan beraien eguna ospatzen ari baitira. Eguerdian, 13:00etatik aurrera nesken sokatira txapelketa jokatu dute. Herritarrez osatutako neska taldeak Anoetako taldea izan du aurkari. Udaran bota zieten erronka zaldibiarrek anoetarrei, eta haiek baiezkoa esan zieten. Gaur izan du talde batak zein besteak beraien abilezia agerian uzteko aukera. Jende ugari bildu da norgehiagoka ikusi asmoz: Zaldibiako zein Anoetako helduak, gazteak eta haurrak. Berdintsu ibili dira biak ala biak, baina azkenean anoetarrek irabazi dituzte bi ekinaldiak. Gaur galdu arren, datorren ekainean, Anoetako jaien barruan, hartuko omen dute errebantxa goierritarrek. Zaldibiarrek dena den anfitrioi onak direla erakutsi dute, eta anoetarrak bazkaltzera gonbidatu dituzte. Lehia bukatu eta gero, pilotalekuan bazkarirako mahaiak eta aulkiak jartzen aritu da gazte talde bat. Gainerakoek triki-poteoa egin dute herriko tabernetan zehar. 14:30ak inguruan berriz, bazkaldu egin dute 110 gazte inguruk. Gazte batek irribarrez azaldu duenez, hainbat herritarrek lagundu diete menua prestatzen “gaur fundamentuz arituko zenik ez baitzen gure artean”. Makarroiak tomatearekin, albondigak saltsan eta postrea jan dituzte. Nahi zuenak kafea eta kopa hartzeko aukera ere izan du. Bazkal ondoren Gartxot kantautorearen laguntzarekin kantu herrikoiak abesten aritu dira. Giro ezin hobea sortu da Zaldibiako gazteen artean. Iluntzean manifestazioa Iluntzean, 20:00ak aldera [...]
Gaur gazteak dira jaun eta jabe Zaldibian, Santa Fe jaien barruan beraien eguna ospatzen ari baitira.
Eguerdian, 13:00etatik aurrera nesken sokatira txapelketa jokatu dute. Herritarrez osatutako neska taldeak Anoetako taldea izan du aurkari. Udaran bota zieten erronka zaldibiarrek anoetarrei, eta haiek baiezkoa esan zieten. Gaur izan du talde batak zein besteak beraien abilezia agerian uzteko aukera. Jende ugari bildu da norgehiagoka ikusi asmoz: Zaldibiako zein Anoetako helduak, gazteak eta haurrak. Berdintsu ibili dira biak ala biak, baina azkenean anoetarrek irabazi dituzte bi ekinaldiak. Gaur galdu arren, datorren ekainean, Anoetako jaien barruan, hartuko omen dute errebantxa goierritarrek. Zaldibiarrek dena den anfitrioi onak direla erakutsi dute, eta anoetarrak bazkaltzera gonbidatu dituzte.
Lehia bukatu eta gero, pilotalekuan bazkarirako mahaiak eta aulkiak jartzen aritu da gazte talde bat. Gainerakoek triki-poteoa egin dute herriko tabernetan zehar. 14:30ak inguruan berriz, bazkaldu egin dute 110 gazte inguruk. Gazte batek irribarrez azaldu duenez, hainbat herritarrek lagundu diete menua prestatzen “gaur fundamentuz arituko zenik ez baitzen gure artean”. Makarroiak tomatearekin, albondigak saltsan eta postrea jan dituzte. Nahi zuenak kafea eta kopa hartzeko aukera ere izan du.
Bazkal ondoren Gartxot kantautorearen laguntzarekin kantu herrikoiak abesten aritu dira. Giro ezin hobea sortu da Zaldibiako gazteen artean.
Iluntzean manifestazioa
Iluntzean, 20:00ak aldera Urratsez urrats independentziarantz lelopean manifestazioa dira egitekoak Zaldibiako kaleetan barrena. 22:00etan Manillares Iturriaga taldeak kontzertua emango du, eta 23:30etatik aurrera berriz, Ingo al deu? taldearen eskutik erromeria izango da. Parranda giroan emango diote beraz bukaera beraien egunari, Zaldibiako gazteek.













