Jende asko artisautza azokan
Asteburu honetan XIII. Artisautza Jardunaldiak ari dira egiten Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan eta beraz, hainbat artisauen lanak daude erakusgai eta salgai: eskuz margotutako arropak, pitxiak, taila lanak, gerrikoak, lanparak, eskulturak… Aukera handia da, eta dagoeneko ordiziar zein bisitari asko igaro da pilotalekutik. Atzotik gaur eguerdira bitartean 700 lagun inguruk ikusi dute azoka. Artisauen lanak erakusgai zein salgai egoteaz gain, bi tailer ere burutu dituzte gaur 11:00etatik 13:00etara bitartean: eskuekin ehuntzeko tailerra eta ehungailuarekin egindako ehuna. Gaur arratsaldean beste tailer batean parte hartzeko aukera izango du jendeak, 17:30etik 19:30era bitartean fieltroaren erakusketa tailerra egingo baitute. Bihar ere irekita Gaur Ordiziara joateko aukerarik ez duena ez dadila kezkatu, bihar ere irekita egongo baita azoka, goizean, 11:00etatik 14:00etara bitartean eta arratsaldean, 17:00etatik 20:30era artean.
Asteburu honetan XIII. Artisautza Jardunaldiak ari dira egiten Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan eta beraz, hainbat artisauen lanak daude erakusgai eta salgai: eskuz margotutako arropak, pitxiak, taila lanak, gerrikoak, lanparak, eskulturak… Aukera handia da, eta dagoeneko ordiziar zein bisitari asko igaro da pilotalekutik. Atzotik gaur eguerdira bitartean 700 lagun inguruk ikusi dute azoka.
Artisauen lanak erakusgai zein salgai egoteaz gain, bi tailer ere burutu dituzte gaur 11:00etatik 13:00etara bitartean: eskuekin ehuntzeko tailerra eta ehungailuarekin egindako ehuna. Gaur arratsaldean beste tailer batean parte hartzeko aukera izango du jendeak, 17:30etik 19:30era bitartean fieltroaren erakusketa tailerra egingo baitute.
Bihar ere irekita
Gaur Ordiziara joateko aukerarik ez duena ez dadila kezkatu, bihar ere irekita egongo baita azoka, goizean, 11:00etatik 14:00etara bitartean eta arratsaldean, 17:00etatik 20:30era artean.













