Jende dezente dabil Bareak elkarteak antolatutako azokan
Bareak elkartea ezagutzera emateko helburuarekin hainbat ekitaldi antolatu ditu Bareakek asteburu honetarako. Horietako bat azoka da. Bertan elkarteko bazkide diren 23 denda ari dira parte hartzen, eta jende askoren arreta piztu du. Dendari batek jakitera eman duenez, gaur jende gehiago ibili da goizean, arratsaldean baino, eta erosketa gehiago ere goiz partean egin dituzte. Bareakek antolatu duen azoka, ez da, stock azoka bat. Denboraldi honetako hainbat gauza dituzte salgai bertan: helduentzako zein haurrentzako arropa, oinetakoak, barruko arropa, gozoak eta pastelak, informatika alorreko gaiak, edergintza alorreko produktuak etab. Eskaintza bereziak ere aurkitu daitezke postuetan. Gaur azokara agertzerik ez duenak, bihar izango du horretarako aukera 11:00etatik 14:00etara bitartean eta 17:00etatik 20:00etara artean irekiko baitute. Beste hainbat ekitaldi, bihar Azoka ikusteaz gain, bihar puzgarrietan eta goming-ean ibiltzeko aukera izango dute haurrek eta gaztetxoek, Gernika pasealekuko pilotalekuan jarriko baitituzte goizean, 11:00etatik 14:00etara zein arratsaldean, 16:00etatik 19:0etara. Arratsaldeko seietatik aurrera berriz, txokolate jana egiteko aukera izango da. Zozketa ere ordu horretatik aurrera egingo dute, plaza azpian.
Bareak elkartea ezagutzera emateko helburuarekin hainbat ekitaldi antolatu ditu Bareakek asteburu honetarako. Horietako bat azoka da. Bertan elkarteko bazkide diren 23 denda ari dira parte hartzen, eta jende askoren arreta piztu du. Dendari batek jakitera eman duenez, gaur jende gehiago ibili da goizean, arratsaldean baino, eta erosketa gehiago ere goiz partean egin dituzte.
Bareakek antolatu duen azoka, ez da, stock azoka bat. Denboraldi honetako hainbat gauza dituzte salgai bertan: helduentzako zein haurrentzako arropa, oinetakoak, barruko arropa, gozoak eta pastelak, informatika alorreko gaiak, edergintza alorreko produktuak etab. Eskaintza bereziak ere aurkitu daitezke postuetan. Gaur azokara agertzerik ez duenak, bihar izango du horretarako aukera 11:00etatik 14:00etara bitartean eta 17:00etatik 20:00etara artean irekiko baitute.
Beste hainbat ekitaldi, bihar
Azoka ikusteaz gain, bihar puzgarrietan eta goming-ean ibiltzeko aukera izango dute haurrek eta gaztetxoek, Gernika pasealekuko pilotalekuan jarriko baitituzte goizean, 11:00etatik 14:00etara zein arratsaldean, 16:00etatik 19:0etara.
Arratsaldeko seietatik aurrera berriz, txokolate jana egiteko aukera izango da. Zozketa ere ordu horretatik aurrera egingo dute, plaza azpian.













