Ricardo Remiro gaztagilea, txapeldunetan txapeldun
Ricardo Remiro Eulateko (Nafarroa) gaztagilea izan da Ordizia Txapeldun gazta lehiaketa irabazi duena, gaur eguerdian. Lehiaketa horretan, azken hamar urte hauetan Ordiziako Ardi Latxaren Gazta Lehiaketan lehen saria jaso duten gaztagileek parte hartzen dute. Bigarren postua Ricardo Remirok berak eskuratu du, eta hirugarrena Pascual Lopez de Uraldek. Lehiaketari 11:30etan eman diote hasiera Ordiziako plazan. Lehiakideen artean zeuden: Pascual Lopez de Uralde (Larrea), Angel Errasti (Azpeitia), Jesus Ansola Mausitxa (Elgoibar), J. Aranburu elkartea (Idiazabal) eta Ricardo Remiro (Eulate). Jesus Ansola Mausitxak 3 gazta lote aurkeztu ditu hiru urtetan iraileko Gazta Lehiaketa irabazteagatik, J. Aranburu elkarteak eta Ricardo Remirok bina gazta lote eta gainerakoek bana. Hiru atal baloratu dituzte Epaimahia Marta Albisu eta Patxi P. Elortondo Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikariek, Mikel Soro Diario Vasco-ko kazetariak, Joxean Eizmendi Donostiako Illarra jatetxeko sukaldariak, Ana eta Irene Usabiaga ordiziako txirrindulariek, Roberto Ruiz Tolosako Fronton jatetxeko sukaldariak eta Tito Irazusta Tele-Donostiko zuzendariak eta kazetariak osatu dute. Hiru ataletan banatu dute beraien puntuazioa. Lehenengo kanpoko itxurari erreparatu diote. Ondoren gazta moztu eta kolorea, zuloak eta prentsatua nolakoak dituen aztertu dute, eta azkenik zaporea, jan eta gero ahoan uzten duen zaporea eta usaina baloratu dituzte. Azken atal horrek du garrantziarik handiena. Behin lehiaketara aurkeztutako gaztak dastatu eta gero, epaimahairen [...]
Ricardo Remiro Eulateko (Nafarroa) gaztagilea izan da Ordizia Txapeldun gazta lehiaketa irabazi duena, gaur eguerdian. Lehiaketa horretan, azken hamar urte hauetan Ordiziako Ardi Latxaren Gazta Lehiaketan lehen saria jaso duten gaztagileek parte hartzen dute. Bigarren postua Ricardo Remirok berak eskuratu du, eta hirugarrena Pascual Lopez de Uraldek.
Lehiaketari 11:30etan eman diote hasiera Ordiziako plazan. Lehiakideen artean zeuden: Pascual Lopez de Uralde (Larrea), Angel Errasti (Azpeitia), Jesus Ansola Mausitxa (Elgoibar), J. Aranburu elkartea (Idiazabal) eta Ricardo Remiro (Eulate). Jesus Ansola Mausitxak 3 gazta lote aurkeztu ditu hiru urtetan iraileko Gazta Lehiaketa irabazteagatik, J. Aranburu elkarteak eta Ricardo Remirok bina gazta lote eta gainerakoek bana.
Hiru atal baloratu dituzte
Epaimahia Marta Albisu eta Patxi P. Elortondo Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikariek, Mikel Soro Diario Vasco-ko kazetariak, Joxean Eizmendi Donostiako Illarra jatetxeko sukaldariak, Ana eta Irene Usabiaga ordiziako txirrindulariek, Roberto Ruiz Tolosako Fronton jatetxeko sukaldariak eta Tito Irazusta Tele-Donostiko zuzendariak eta kazetariak osatu dute. Hiru ataletan banatu dute beraien puntuazioa. Lehenengo kanpoko itxurari erreparatu diote. Ondoren gazta moztu eta kolorea, zuloak eta prentsatua nolakoak dituen aztertu dute, eta azkenik zaporea, jan eta gero ahoan uzten duen zaporea eta usaina baloratu dituzte. Azken atal horrek du garrantziarik handiena.
Behin lehiaketara aurkeztutako gaztak dastatu eta gero, epaimahairen ustez Ricardo Remiroren gazta izan da onena. Bederatzi puntu eman dizkiote Eulateko gaztagileari gazta horregatik. Bigarren postuan Remiro bera geratu da 8,85 punturekin. Hirugarren Pascual Lopez de Uraldek egin du 8,52 punturekin, laugarren Jesus Ansola Mausitxa 8,13 punturekin, bosgarren J. Aranburu elkartea 8,02 punturekin, seigarren Jesus Ansola Mausitxa 7,69 punturekin, zazpigarren J. Aranburu elkartea 7,53 punturekin, zortzigarren Jesus Ansola 6,01 punturekin eta bederatzigarren Angel Errasti 5,92 punturekin.
Urrezko gazta
13:30ak aldera banatu dituzte sariak. Irabazleak Ricardo Remirok urrezko domina eta 475 euro etxeratu ditu. Baita urrezko gazta ere, gazta irabazleak 8 puntutik gora atera baititu. Igor Eguren Ordiziako alkateak eman dizkio saria irabazleari. Bigarrenak, Remirok zilarrezko domina eta 315 euro jaso ditu Jose Mari Ustarrotzen eskutik eta hirugarrenak, Pascual Lopez de Uraldek brontzezko domina eta 210 euro etxeratu ditu Jose Juan Castillo sukaldariak emanda.
Gaztak eta ardoak dastatzeko aukera
Gazta lehiaketa egiteaz gain, Euskal Herriko eta gure mugetatik kanpoko gaztak eta ardoak dastatzeko aukera izan dute ordiziarrek zein bisitariek Ordiziako plazan. 18:00etatik 21:00etara bitartean ere irekiko dituzte postuak eta beraz, goizean aukerarik izan ez duenak arratsaldean izango du horretarako aukera.













